Image
Image

ASTEBURUAN, ALTAMIRAKO FESTAK

getimageAdin guztietako jendeari begirako ekitaldiak izango dira

Datorren asteburuan, uztailarek 12tik 14ra, Altamira auzoko festak ospatuko dira. Urte gutxi dira auzoko talde bat berriz ere festak antolatzen hasi zenetik, urte batzu-batzutako etenaren ondoren.

LARUNBATEAN, GOIERRIKO I. JAZZALDIA

GOIERRIKO JAZZALDIA 2013kartela-GJBost emanaldi izango dira guztira Ordiza eta Arama artean banatuta

Datorren larunbatean, uztailak 6, Goierriko Jazzaldia ospatuko da Ordizia eta Arama artean, orain gutxi sortu den Arama Jazz elkarteak antolatuta. Barrenako parkean egingo diren kontzertu banarekin hasi eta bukatuko da jaialdia, eta tarte horretan, beste hiru emanaldi izango dira Araman. Kontzertuetarako ez dago sarrerarik ordaindu beharrik, eta herri batetik bestera mugitzeko autobus zerbitzua ere egongo da.

IGANDEAN, ORDIZIAKO IDIAZABAL GAZTA KOFRADIAREN 24. KAPITULUA

Idiazabal Gaztaren Kofradi 1Ohorezko lau kofradiakide berri izendatuko dituzte

Datorren igandean , uztailaren 7an, San Fermin egunez, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideek 24. Kapitulua egingo dute. Ohorezko kofradiakideak izendatzeaz gain, beste herri eta herrialdeetako kofradiakideekin biltzeko eguna izan ohi da.

HAUR DANBORRADA - OHARRA

DSC 0703 7Jantzi banaketaren data aldaketa

Haur danborradan parte hartzeko jantzien banaketa uztailaren 1erako iragarrita bazegoen ere, data aldatu da eta banaketa uztailaren 8an, astelehena, egingo da. Haur guztiei banatu (Geltokiaren ondoko Zatozte lokalean) beharreko uniformen eguna, datorren astelehena, hilaren 8an, izango da eta ordutegiak hauxek dira:
Uztailak 1, astelehena 15:00etan DBH 1 eta LH - 6. maila - 5. maila / 15:45etan LH 4. maila / 16:45etan LH 3. maila / 18:00etan LH 2. maila.Arropa soberan geldituko balitz, LH-ko 1.go mailako haurrentzat banaketa 19:00etan egingo da. Guztientzat egongo ez balitz zozketa egingo da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image