Ordizia koloreUrriaren 28tik abenduaren 18ra izango dira saioak, astelehen eta asteazken goizetan

Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak jakinarazi nahi du Ongi etorri Ordiziara! informazio saioetan izena emateko epea zabalik dagoela. Saioak urriaren 28tik abenduaren 18ra izango dira, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara, Barrena kultur etxean. Izena emateko 943 88 98 07 (09:00-13:00) dei daiteke, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi.

Saio horietan Ordiziara bizitzera etorri diren guztiek parte har dezakete, bai etorkin berriek zein herrian bizitzen denbora asko daramatenek. Saio hauen helburua Ordizia ezagutzera ematea da, jendearekin harremanak egitea eta udaleko parte-hartze ziurtagiria lortzea.



Edukiak hiru ataletan
Hiru izango dira aurtengo saioetan landuko diren atalak:

1. Ordiziako eta Euskal Herriko kultura eta historia.

2. Baliabide eta zerbitzu publikoak:
-Osasun eta Hezkuntza sistema
-Gizarte Zerbitzuak
-Lana (Lanbide, Goieki eta sindikatuak)
-Atzerriko tituluen homologazioa
-Atzerritartasun Legea

3. Herriaren dinamika eta parte hartzea

-Kirol eta kultur elkarteak ezagutuko dira, eta berritasun bezala, praktikak ere egingo dira, herriaren integratzea helburu hartuta.