MIGRANTEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gizarte Ongizatea
Bihar asteazkena, 11:30ean, kontzentrazio bat egingo da Nikolas Lekuona plazan
Jatorri ezberdinetako etorkinek antolatuta, bihar, abenduak 18, Migranteen Nazioarteko Eguna izanik, kontzentrazio txiki bat egingo da Barrena Kultur Etxeko plazatxoan Ordiziako migratzaile guztiak omenduz.
Beraz, herritar eta eragile guztiak gonbidatuta zaudete bertaratu eta elkarrekin une hori konpartitzeko.