KONTSUMORAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA ZUHAIZTI ZENTROAN
Bina hitzaldi eta tailer praktiko egingo dituzte gaurtik ostegunera bitarte, eta ostiralean irteera bat
Ordiziako Zuhaizti zentro sozialean Kontsumorako prestakuntza izeneko zikloa egingo dute aste honetan. Programa hau Kontsumobide euskal institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute, adineko pertsonei kontsumo joeren berri eman eta argibideak emateko. Bina hitzaldi eta tailer praktiko izango dira gaurtik ostegunera bitartean, eta ostiralean bisita bat egingo da Kristina Enea Fundaziora.
Hitzaldiak
-Gaur, hilak 3, 18:00etan: Produktuen bermea eta LTZ (Maddalen Rivas-KIUB teknikaria)
-Asteazkena, hilak 5, 17:30ean: Dendaz kanpoko salmentak eta Mirari produktuak (Jon Ariño-Medikua)
Tailer praktikoak
-Bihar, hilak 4, 17:30ean: Produktuen bermea eta LTZ (Begoña Olabarrieta)
-Osteguna, hilak 6, 17:30ean: Dendaz kanpoko salmentak eta Mirari produktuak (Begoña Olabarrieta)
Bisita
-Ostirala, otsailak 7: Kristina Enea Fundazioa (Irteera ordua, 09:15ean)