2014-03-12 dya Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasiko dituzte parte-hartzaileek

Gipuzkoako DYAk lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian. Ikastaroa martxoaren 14tik apirilaren 15era izango da Barrenan, eta matrikulak 110 euro balio du. Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Egunero aurkitu daitezkeen arrisku egoera nagusiei ekiten irakatsiko dute ―bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,... -, ezaguera horiek ariketa praktikoekin txandakatuz.

Ikastaroaren datuak:
Maila: Interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa.
Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Mediku, erizain eta monitoreak.
Data: 2014ko martxoaren 14tik apirilaren 15era.
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Lekua: Ordizian: Barrena Jauregia.
Matrikula: 110 euroko ikastaroa.
Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
Talde murriztua. Leku libre mugatuak

Posta elektronikoa:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Webgunea:http://www.DYAgipuzkoa.com/