2014-04-24 ongietorri Astearte eta ostegunetan egingo dira saioak Barrena kultur etxean, 10:00etatik 12:00etara

Berriz ere martxan jarriko dira Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak sustatutako 'Ongi Etorri Ordiziara' informazio saioak. Oraingo honetan, maiatzaren 6tik ekainaren 26ra egingo dira saioak, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, Barrena kultur etxean. Euskal Herrian, Espainiar Estatuan, Europar Batasunean edota munduko edozein lurraldetan jaiotako edonork har dezake parte ekimen horretan. Saio hauen helburua Ordizia ea Euskal Herria ezagutzea, eta jatorri ezberdineko ordiziarrekin harremanak izatea da, besteak beste.

Zertarako?
- Bizi zaren tokia ezagutzeko.
- Jatorri ezberdineko ordiziarrekin harremanak egiteko.
- Udaletxeko parte-hartze ziurtagiria lortzeko.

Zer ikasi?
- Ordizia eta Euskal Herriko kultura eta historia.
- Baliabide eta zerbitzu publikoak:
o Osasun eta Hezkuntza sistema
o Gizarte zerbitzuak
o Lana (Lanbide, Goieki eta Sindikatuak)
o Atzerriko Tituluen Homologazioa
o Atzerritartasun Legea
- Herriaren dinamika eta parte hartzea
o Kirol eta kultur elkarteak ezagutuko dira eta bertan
praktikak egingo dira.

Noiz?
- Maiatzaren 6tik ekainaren 26ra.
- Astearte eta Ostegunetan 10:00-12:00 Barrena Kultur Etxean.

Izena emateko:
Migrazio eta Aniztasun Saila. Ordizia
943 88 98 07 (09:00-13:00)
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.