‘ZURRUMURRUEZ!’ KANPAINAREN LEHEN HITZALDIA
'Hegoaldeko mugak oihuka ari zaizkigu' hitzaldia Barrenan izango da bihar, 18:30ean
Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak 'ZurrumurruEZ!' kanpainaren barruan antolatu duen zikloaren barruko bihar, osteguna, egingo da Barrena kultur etxean, 18:30ean. 'Hegoaldeko mugak oihuka ari zaizkigu' goiburua duen saioak bi zati izango ditu. Lehen zatian, Kadiz eta Ceutako Migrazio Pastoraleko Gabriel Delgadok 'Migrazio pastorala itsasarteko pasabidean: bi ertzen artean zubiak eraiki nahian' hitzaldia egingo du; eta bigarrenenean, Tanger eta Nadorreko Migrazio Pastoraleko Esteban Velazquez 'Migrazioen mugaren beste aldean: Afrikatik garrasika' gaiari buruz ariko da.