XABIER AIERDI SOZIOLOGOAREN HITZALDIA GAUR D’ELIKATUZEN
'ZurrumurruEZ!' kanpainako hirugarren hitzaldia da gaurkoa
Xabier Aierdi soziologo, EHUko irakasle eta Begiruneko (EHUko Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia) zuzendariak 'Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak' hitzaldia egingo du gaur, urriak 27, D'elikatuz zentroan, 18:00etan. 'ZurrumurruEZ!' zikloko hirugarren hitzaldia da gaurkoa. Laugarren eta azken saioa azaroaren 6an izango da, eta Miren Etxezarreta ordiziarra izango da hizlaria.
Hitzaldiaren gidoia
- Zer da kultura. Nola egituratzen dira kulturak eta identitate kulturalak?
- Identitatea eta aniztasunaren eraikuntza Mendebaldean. Nola sortzen dugu eta nola eraikitzen dugu bestearen eta gu-aren irudia.
- Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurru kontzeptuen definizioa. Haien eginkizuna aniztasunari buruzko ideologiak eraikitzerakoan.
- Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko espazio eta hedabideen analisi laburra.