2014-11-05 kooperazioaUdalak 87.000 euro bideratuko ditu zortzi proiektu babesteko

Ordiziako Udalak 87.152, 26 euro banatuko ditu gobernuz kanpoko zortzi erakunderen artean. Hala erabaki zuen joan zen astean egin zuen osoko bilkuran. Denera 14 proiektu aurkeztu dira aurkeztu dira aurten, eta kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak emateko arautegiarekin bat eginez, zortzi proiektu babestea hobetsi du. Diru-emate ekitaldia abenduan egingo da. Jarraian, babestutako proiektuak.

1- GIPUZKOAKO OSCAR ROMERO SOLIDARITZA BATZORDEA
Proiektua: Ura eta ekosaneamendua, genero-ikuspegiarekin, Chagüite centro komunitatean. El Salvador.
Emandako laguntza: 11.360,02 euro

2- MEDICUS MUNDI GIPUZKOA
Proiektua: Indiako emakumezko tribal baztertuenen ahalduntzea.
Emandako laguntza: 10.726 euro

3- SOLIDARIDAD INTERNACIONAL
Proiektua: Alfabetizazioaren sustapena. Kongoko Errepublika Demokratikoa.
Emandako laguntza: 9.983 euro

4- SERSO SAN VIATOR
Proiektua: Eskolarik gabeko gazteak lan munduan txertatzea. Burkina Faso.
Emandako laguntza: 11.360 euro

5- MANOS UNIDAS
Proiektua: Emakumezkoen autonomia sustatzea. El Salvador.
Emandako laguntza: 9.467 euro

6- MUGEN GAINETIK
Proiektua: Sexu eta ugalketa eskubideak, gorputz gazteak. Nikaragua.
Emandako laguntza: 11.341 euro

7- MUNDU SOLIDARIOA HELBURU
Proiektua: Diriamba komunitateko gazte ezinduen inklusioa. Nikaragua.
Emandako laguntza: 11.360 euro

8- DENOK OSASUNAREN ALDE
Proiektua: Beni departamentuko osasun sistema indartzea. Bolivia.
Emandako laguntza: 11.360 euro

Programa beraren barruan, Ordiziako Udalak 2.000 euro bideratu zituen joan den irailean SEADren aldeko Euskal Koordinakundearentzat (Sahara), larrialdiko laguntza modura.