KIDE UGARIKO FAMILIEI ZUZENDUTAKO HITZALDIA BARRENAN
Datorren asteartean, hilak 21, izango da saioa, 18:00etan, eta Ordiziako zein inguruko herrietako familiek har dezakete parte
Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioak, Ordiziako eta inguruko udalerrietako kide ugariko familiak gonbidatu nahi ditu datorren asteartean, hilak 21, Barrena kultur etxean egingo duen aurkezpenera. Saio horren helburua elkartea garatzen ari den lanaren berri ematea, dituen zerbitzuak eskaintzea eta familien beharrak ezagutzea da. Aurkezpena 18:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi iraungo du.
"2015. urtean, Euskadiko udalerrietara joaten jarraituko dugu, kide ugariko familiak eta beren beharrak bertatik bertara ezagutzeko, zein Hirukidetik egiten dugun lanaren eta eskaintzen ditugun zerbitzuen berri zehatzago emateko. Badakigu garai zailak direla familia askorentzat, eta beraien ahotik ezagutu nahi ditugu zein premia dituzten", nabarmendu du Natalia Diez-Caballero Hirukideren zuzendariak.
Aurkezpenera inguratzen diren familia guztiei Hirubag izeneko poltsa emango die opari Hirukide elkarteak.
Udalarekin eta merkatariekin bilerak
Egun horretan bertan, Hirukideren ordezkariak Ordiziako Udaleko arduradunekin bilduko dira, hainbat proposamen helarazteko eta Udalerri Familiarki Arduratsuen Dekalogoa emateko.
Halaber, tokiko merkatariekin bilerak egiteko eta akordioetara iristeko asmoa ere badu Hirukidek, kide ugariko familiei deskontu edo baldintza bereziak eskain diezazkieten eta, hala, Euskadin hori egiten duten 500 enpresak baino gehiagok eraturiko sarearekin bat egin dezaten.
AURKEZPENA ORDIZIAN:
EGUNA: asteartea, apirilak 21
ORDUA: 18:00etatik 19:30era (ordu eta erdi.)
TOKIA: Barrena kultur etxea
Informazio gehiago:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
902 44 03 03 / 945 25 36 02