ARRAKASTAZ BURUTU DA LEHENENGO GOAZEN ORDIZIA!
Bi talde antolatu dira udalerrian beste horrenbeste ibilbide egiteko
GOAZEN ORDIZIA!programaren lehenengo irtenaldia egin da gaur goizean, Udalak herriko hainbat elkarte eta erakundeekin elkarlanean antolatuta. Talde handia elkartu da gaurkoan, boluntarioen laguntzaz bi ibilaldi egiteko kredentzialak banatu eta gero: batzuek erdigunean eta luzeago besteek, udalerriari itzulia emanez. Zuhaizti zentroak elkarrekin saldu bat hartuz amaitu dute.
Osasuna hobetzea, aktiboago sentitzea, Ordizia eta bere inguruak ezagutzea, lagun berriak egitea edo beste pertsona batzuekin esperientzia partekatzea, horiek dira ekimen honen bitartez lortu nahi diren helburuak.
Luzera askotako bederatzi ibilbide planifikatu dira. Horietatik bost Ordiziako herri-gune Historikoan egingo dira. Laburrena 577 metrokoa izango da eta luzeena 1,7 kilometrokoa. Gainerako lauak honako hauek dira: Arama (7,45 km joan eta etorria), Ibares (4,27 km), Otatza-Bustuntza (2,22 km) eta Senpere-Goierri Eskola (3,69 km).
Irteera zikloa abenduaren 10a bitarte luzatuko da, oraingoz. Hurrengo irtenaldia datorren ostegunean izango da, urriaren 1ean, Plaza Nagusitik abiatuta 10:30tan. Gaurkoan parte hartzerik izan ez duenak, arazorik gabe bat egin ahal du nahi duenean.