BOLUNTARIOEN LANA ERAKUTSIKO DA BIHAR
Hamasei elkarte bilduko dira Plaza Nagusian
Larunbatean IV. Boluntarioen azoka ospatuko da Ordizian. Plaza Nagusian izango da, 11:00etatik 14:30etara. Ugari dira udalerrian dauden boluntarioen elkarte eta erakundeak. Hauen lana errekonozitu, ezagutzera eman eta herritarrak sentiberatzea eta erakartzea dira azokaren helburuak.
Elkarteek euren postuak jarriko dituzte, ohiko moduan, eta Udalak hainbat ekinetza antolatuko ditu, jarduerarekin bat eginez. Hala, txapa tailerra, pintura tailerra, haur parkea, pailazoak eta txaranga. Elkarteek antolatutako hainbat ekintza ere izango dira.
Hamasei elkarteek hartuko dute parte: ALCOHOLICOS ANONIMOS, CARITAS, CRUZ ROJA, DYA, DONANTES DE SANGRE, KATXALIN, NAGUSILAN, PROTECCION CIVIL, ZUHAIZTI JUBILATUEN ELKARTEA, KIMETZ, ORDIZIA KOLORE, EUSKAL HERRIKO SERSO SAN VIATOR, STOP DESAHUCIOS, NAZIOARTEKO ELKARTASUNA – SOLIDARIDAD INTERNACIONAL, BANCA ETICA y AFAGI.