“Doluaren bidetik, bizitzarekin bat” lemapean eskainiko da Zuhaizti zentroan

Ordiziako Udalak (Gizarte Hezkuntza), jubilatuen ZUHAIZTI Zentroarekin batera eta BIDEGINen lankidetzarekin (doluan eta gaixotasun larri aurreratuan laguntzeko Gipuzkoako elkartea), doluari buruzko Hitzaldi Zikloa antolatu du azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean: “Doluaren bidetik, bizitzarekin bat”

PROGRAMA:

Azaroak 30 - 18:00: BIDEOFORUMA: "AULKI HUTSAK" dokumentala. Izaskun Andonegiren eskutik (erizain paliatibista) –

Abenduak 1 - 18:30: HITZALDIA: "Pertsona nagusien dolura hurbilduz". Maite Urzain (Erizaina)

 

DOLUA,  IGARO BEHAR DEN BIDEA

Gizakiak bere bizitzan oso garrantzitsua den norbait edo zerbait galtzen duenean ematen den erantzun psikologikoa eta bizitzeko beharrezkoa dena da dolua. 

Horrelako galera batek ariman sortzen duen zauria sendatzeko hasten dugun bidea da dolua, une horretan min handia eragiten duena.  Bizi dugun minari egokitzen zaion erantzuna, ez soilik hildako pertsonaren galera fisikoa izaten delako, baizik eta pertsona horrekin izandako harremana ere galtzen delako.  Bizipen honek gure gorputz fisikoari eragiten dio, baina baita gure emozio, pentsamendu, harreman eta balore eta sineskeren gure barruko munduari ere.  Bizi-esperientzia unibertsala da, hazten lagunduko diguna edo ahuldu eta gaixotuko gaituena, baina horri aurre egiten diogun moduaren araberako emaitza izango da, guk dugun laguntzaren araberakoa eta hutsunea handia izanda ere bizitzeko dugun gogoaren araberakoa.

Bizitzan zehar dolu garrantzitsu bat bizi izan duten pertsona gehienek, sufrimendu handia izan arren, dolua gainditzea lortzen dute denborarekin eta familia eta lagunen laguntzari esker, eta lagun maiterik gabeko egoera berrira egokitzea eta suspertzea lortzen dute.  Hala ere, pertsona batzuentzako dolua korapilatu eta zaildu egiten da ez dutelako bizitzen dutena adierazteko babesik eta denbora igaro arren ezin dutelako min handi hori gainditu, eta osasunari eta harreman pertsonalei eragiten dieten ondorio mental nahiz fisikoak azaltzen dira.  

Gaur egun badakigu pertsona bat hiltzen denean, inguruko 5 pertsona gutxienez doluan sartzen direla.  Horien artetik %10-20k  zailtzeko arriskua dute.  GIPUZKOAn 709.363 biztanle izanik (INE,2008) eta urteko heriotza-tasa milatik 9 izanda, 6.384 pertsona hiltzen dira.

Doluan 31.920 pertsona sartuta, gutxienez 4.788 (%15) pertsonak du dolu zail bat izateko arriskua.   Horiei gehitu behar zaizkie aurreko urtean gainditzen ez diren dolu zailak.

 

DOLUA ETA PERTSONA NAGUSIAK

Doluan eta galeretan esperientzia izan arren adineko pertsonek (“esperotakoa”), norbait edo zerbait garrantzitsua galtzeak adinekoengan sortzen duen mina ez da gizarteak erraz onartzen duen bizipena eta askotan bere ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke.  Gure adinekoen erreakzioak infantilizatzea eta beraien eragina txikitzea ohikoa izaten da bizi garen gizarte  honetan, eta pertsona hauetako askok bakarrik kudeatzen dituzte beraien emozioak.  Bizi-ibilbide jakin bat egina duten pertsonek heriotzaren kontzientzia handiagoa dute, eta batzuetan nahi dutena ere izan daiteke.  Maitatutako pertsona hori gabe bizitzara egokitzeko geratzen den denbora laburra dela, horretaz gehiago jabetzen dira, eta bizitzen jarraitzeko apostua ez da erraza inguruan babesik ez dagoenean.   

Zentzu honetan doluan pertsona nagusiari laguntzeko ezinbestekoa izango da nagusiaren harreman-beharrei erantzutea, familiarekiko komunikazioa sustatzea, presentziazko laguntzak zaintzea eta epairik gabe bizi dutena hitzez nahiz emozioz adierazten uztea.

AULKI HUTSAK (2013)

Iñaki Peñak sustatutako dokumentala (VOS gazteleraz), doluari eta itxaropenari buruzkoa.   Ardura handiz egindako dokumentu grafikoa, mimo handiz aztertzen da maitatutako pertsona baten heriotzagatik jasaten den doluaren gaia.  Osasun arloko profesional adituek doluaren prozesuaz duten itxaropen-ikuspegia azaltzen da eta bizirautetik berriro bizitzera pasatuz galera gainditu duten pertsonen testigantzek osatzen dute dokumentala.