LAPURRETEN AURREKO PREBENTZIOA LANDUKO DA GAUR HITZALDI BATEAN ZUHAIZTIN
Hainbat egoeretan nola jokatu jakin nahi duten interesatu guztiei zuzenduta dago
Ordiziako Udaltzaingoak hitzaldi bat eskainiko du gaur, astelehena, otsailaren 22a, Zuhaitzti zentroan. ‘Lapurreten aurreko Prebentzioa eta Segurtasuna’ izango da landuko den gaia. Hainbat aholku emango dituzte zenbaitetan nola jokatu jakiteko. Adibidez, banketxetik dirua ateratzerakoan, kalean lapurretak ekidin edo etxebizitzan segurtasun neurriak hartzeko, lapurretarako erraztasunak eman gabe.
Neurri prebentiboak handitzeko kanpainaren baita antolatu da ekimena, Goierri mailan antzeman diren kasuak kontutan hartuta. Dena dela, segurtasunaren arduradunek diotenez, delituzko praktikak orokortuta daudenik ez dago esaterik. Baina ulertzen da komeni dela hainbat egoeretan nola jokatu eta norberak bere burua nola defenditu behar duen jakitea, seguruago sentitzeko. Batez ere, pertsona nagusiek, bakarrik bizi direnak edo egoera bereziagoan bizi diren herritarrek.
Hitzaldia 18:00etan hasiko da eta oso grafikoa izango da. Interesatu guztiei dago zuzenduta. Berezik, aipatu bezala, pertsona nagusiei eta bakarrik bizi direnei.