'GOAZEN ORDIZIA!', EREDUTZAT HARTU DU EUSKO JAURLARITZAK
Udal teknikariak ponentzia batean azalpenak ematera gonbidatuak izan ziren
Goazen Ordizia!, osasuna eta gizarteratzea sustatzeko ostegunero garatzen ari den egitasmoa eredu da. Aste honetan kirol kudeaketaren inguruko jardunaldia izan da Sestaon eta bertan izan dira Ordiziako udal teknikariak ekintzari buruz hitz egiteko.
Jone Herrerok, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak, eta Kike Mokoroak, Kirol teknikariak, azalpenak eman zituzten teknikari eta kudeatzaileen aurrean. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak bultzatuta dator eta herri desberdinetan burutzen da, baina Ordiziako antolakuntza hartu du eredu gisa duen arrakasta ikusita. Ponentzia honetan parte hartu izanak oso positibotzat jo dute udal teknikariek.