LAU PROIEKTU AURKEZTUKO DITU BIZI POZEK
Zahartze aktiboa sustatzeko Ordizian burutzen diren egitasmoen eskaintzarekin bat dator
Apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako BIZI POZ programaren aurkezpena egingo da gaur 18:30tan Zuhaiztiko areto nagusian, herritar guztiei irekia. BIZI POZ herrian zahartzaro aktiboa sustatzeko eta honen inguruan existitzen den eskaintza osatzeko aukera bikaina izan da. Want Junior Enpresa bitartez garatu da, hau da, Mondragon unibertsitateko enpresagintza gradua.
Nagusien partaidetzarekin lotura duten hainbat elkartek parte hartu dute egitasmo honetan, horien artean: Nagusilan, Zuhaizti jubilatuen elkartea eta GUESKE.
Esperientziaren baitan hainbat proiektu sozial garatu dituzte eta beraien esperientziaren berri emango dute, hain zuzen. Aldi berean, herritarrek aukera izango dute programa gertutik ezagutu eta animatzeko, berriz eskaintzen denean parte hartzeko.
Lau dira parte hartaileek gaur aurkeztuko dituzten programak:
-‘Zuhaizti zentro sozialaren irudi aldaketa’.
-‘Bazkideen parte hartzea sustatzea’.
-‘Erakunde ezberdinak elkarlanean aritzea’.
-‘Pertsona nagusien antzerki taldea Ordizian’.