ORDIZIAK KOOPERAZIO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALDU DU
Proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izango ditu
Ordiziako Udalak kooperazio proiektuak garatzeko laguntzak jasotzeko esKaera epea zabaldu du. Horretarako 75.000 euro bideratu dira. Proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izango du.
Egitasmoen helburua hegoaldeko herrialde pobreetako biztanleriaren baldintza sozio-ekonomikoak hobetu eta garatzea izan behar da. Aukeraketa egiterakoan kontutan hartuko diren irizpideak dira proiektuaren kalitate teknikoa, egileen gaitasunak, genero ikuspegiaren lehentasuna eta aurrekontua.
Eskaera Ordiziako herritarren arreta bulegoan (Kale Nagusia, 24) aurkeztu behar da, deialdia Gipuzkoako Boletin Ofizialean atera denetik hasita 30 egun naturalen epean. Erabakia sei hilabete baino lehen hartuko da.
Aurtengo deialdia ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da (atxikita pdf dokumentuan) eta araudia GAOn baita, 2012ko abuztuaren 21ean.
Argazkian, aurreko edizioan laguntza jasotako erakundeen ordezkariak.