Guztira 26.300 euro banatuko dira

Ordiziako Udalak Gizarte-ongizatearen arloko eskumenetan eta jardueretan be­ren programak eta ekin­tzak gara­tzen dituzten entitateei zuzendutako diru-lagun­tzen deialdia egin du. Eskaerak abuztuaren 1erako aurkeztu behar dira.

Honekoei sektoreei dago zuzenduta:

Minusbaliotasuna - mendekotasuna; Familia eta haurrak; Kolektibo desfaboratuen gizarte-bazterketa eta gizarteratzea - pobrezia; Koordinazio sozio-sanitarioa; Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; Immigrazioa; Droga-mendekotasunak; eta Gizartearen intereseko beste batzuk.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak eta prozedura oinarrietan ezarritakoak dira. Oinarriak 2009ko mar­txo­aren 3an argitaratu ziren Gipuzkoako  aldizkari ofizialean.

Diru zenbatekoa 26.300 euroko da, diru-laguntza guztietarako.

Eskariak Ordiziako Herritarren Harrera Bulegoa,  Kale Nagusia, 26n aurkeztu behar dira abuztuaren 1erako. Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da.

Instrukzio egintzak iragarki-taularen eta www.ordizia.eus web orriaren bidez jakinaraziko zaizkie interesdunei.