EKIMENA MARTXAN DA
Hamasei ordiziarrek hartzen dute parte
Aurreko ostegunean, irailak 1, jarri zen abian Ekimena udal enplegu-proiektua (Enpleguaren eta Ekintzailetza Solidarioaren Faktoria). Proiektu honetan 16 ordiziarrek hartzen dute parte. Enplegua bilatzeko eta lan-munduan sartzeko dituzten prozesu pertsonalak taldeko lanarekin eta lan pertsonalarekin bideratuko dituzte SAREGINTZA enpresako "coach" baten laguntzarekin.
Astelehenetik, hilak 5, 16ra arte, “Talde Lanean Formakuntza-Akzioa eta Balore Operatiboen Hautaketa” abiapuntu ekimenarekin jarraituko dute besteak beste, eta talde barruan pertsonek izaten dituzten rolak identifikatuko dituzte eta faktoria eremutan egituratzen hasiko dira.