AKTIBA ZAITEZ!!! ASTELEHENEAN ZUHAIZTI ELKARTEAN AURKEZTUKO DA
Ikasturtea eta Zentroa ezagutzeko ate irekiak izango dira
Hurrengo astelehenean, irailaren 26a, 18:00etan Zuhaiztiko aretoan, zuzendaritza batzordeak AKTIBA ZAITEZ! Programa aurkeztuko du (2016-2017 ikasturterako programa), eta aldi berean, nahi duenak aukera aparta izango du Zuhaiztiko instalakuntza guztiak barnetik ezagutzeko.
Zuhaizti zentroa parte hartzeko eta elkartzeko Udal baliabidea da, eta Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kudeatzen du, Ordiziako Udalarekin elkarlanean.
Ordizian parte hartzeko eta elkartzeko beste gune bat eskaintzea da bere funtzio nagusia. Parte hartze aktiboaren bitartez osasuna, ongizatea eta autonomia sendotzea bultzatzu nahi du eta horrez gain, Ordiziako bizitzan jubilatuen eta penstinisten parte hartze aktiboa eta berritzailea ere bultzatzen du.
AKTIBA ZAITEZ! Jarrera pertsonala da. Norberak aurkituko du ala beste pertsonekin batera sortuko ditu parte-hartze aukera aproposak, beraien egungoko interesei egokituak.
Zuhaiztiko eskeintza aukera aparta da. Gonbidatuta zaudete!