BOLUNTARIOTZAREN ISPILU IZANGO DA ORDIZIAKO PLAZA NAGUSIA EKAINAREN 3AN OSPATUKO DEN AZOKAN
Hamalau erakundeek euren lana azalduko diete herritarrei
Datorren ekainaren 3an, larunbatean, Ordiziako eta Gipuzkoako boluntariotzaren eragileek Plaza Nagusian elkartuko dira euren lana ezagutzera emateko. Ordiziako Ongizate sailak antolatutako V Boluntariotzaren Azoka ospatuko dute hamalau elkarteek 10:00etatik 14:30tara. Arloko zinegotziak eta teknikariak, Iñaki Dubreuilek eta Lierni Irastorzak hain zuzen, ekitaldia ezagutzera eman dute hainbat elkarteetako ordezkariekin batera.
Boluntariotza gizartearen parte hartzeko eskariari erantzunez sortzen da. Gizartearen ongizatean sakontzen jarraitzea du helburu. Dubreuilen esanetan, Ordizian elkarteen sarea ‘oso aberatsa’ da eta ‘ehunka’ dira herriaren bizitzan neurri batean edo bestean lanean aritzen direnak edo parte hartzen duten ordiziarrrak...
‘Euren denbora eta lana eskaintzen duten ordiziarrak asko dira, soldatarik gabe, talde publikoetan edo boluntarioetan, ongizateko jarduera ugariekin konprometituta’, dio zinegotziak. Horregatik, ‘errealitate aberats eta aberasgarri hori ezagutzera oinarrizkoa da; ze lan, zeinek, non eta nola egiten den jakitera ematea’, azpimarratu du.
Zuzeneko elkarrizketak eta azoka solidarioa
Teknikariak azokaren inguruko xehetasunak ezagutzera eman ditu. Hala, aurreko edizioetan bezala, erakunde bakoitzak informazioa emateko postu bat jarriko du plazan. Era berean, aurten, 11:00etan eta 12:00etan, hainbat ordezkariei elkarrizketak egingo zaizkie horretarako prestatuko den gune batean, euren errealitatea gertutik ezagutu ahal izateko.
Bigarren berrikuntza da Zuhaizti elkarteak jarriko duen karpa bikoitza. Batean azoka solidarioa antolatuko da eta eskulanen erakusketa bestean. Azoka solidarioaren bidez lortzen den diru kopurua Gizarte Ongizateko kontseiluak eta Osasun taldeak aukeratutako elkarte edo jardueraren batentzat izango da. Gainera, DYAk desfibriladorearen erabileraren erakustaldia egingo du eta Ordizia Kolore taldeak tearen prestaketaren zeremonia eta hennarekin tatuajeak egingo ditu.
Gerturatzen diren guztiei zuzeneko informazioa emango zaie stand bakoitzean. Hau da, eragile bakoitzak euren helburuak eta zereginak zehazteko aukera izango du. Horrela boluntarioak edota bazkide berriak lortzeko bideak zabaltzen dira.
Ordiziako Udalaren helburuak hauek dira:
-elkarteen eta pertsona boluntarioen lana ezagutzera eman eta indartzea, solidariotzaren kultura mantentzeko eta garatzeko duten arduragatik.
-elkarteen mugimendua babestu eta dinamizatzea, komunikazio bideak eta udal informazioa hobetuz eta elkarteen lana erraztuko duen errekurtsoak luzatuz.
-Gizarte Ongizateko delegazioaren komunikazio eta informazio iturriak hobetzea, herritarrekin orokorrean eta elkarteen mugimenduarekin partikularki.
Azokan parte hartuko duten elkarte gehienak Ordiziakoak dira edo badute egoitza udalerrian. Eta beste batzuk, Afagi eta Begisare adibidez, hainbat ordiziarren alde lan egiten dute. Hauek dira azokan egongo diren gizarte eragileak: Afagi, Bakerako Lankidetza, Fiare Banca Etikoaa, Begisare, DYA, Kattalin, Kimetz Emakumeak, Nagusilan, Ordizia Kolore, Ordizia Kale Hezitzailea programa, Stop Desahucios, Zuhaizti zentroa, Derandein GKE eta Alkoholiko Anonimoak.
*Argazkian, prentsa aurkezpenean parte hartu duten hainbat antolatzaile eta eragile