HASITA DA DAGOENEKO ORDIZIAN EKIMENA II, ENPLEGUAREN FAKTORIA
Ateak zabalik ditu oraindik lan bila dabiltzan eta parte hartu nahi duten ordiziarrei
Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko Ekimena udal proiektuaren bigarren edizioa hilabete honetan hasi da. Hamabi pertsona dira taldean, enplegua lortzen laguntzeko, bai norbere kontura negozio bat sortuta edo kontratupean. Proiektuaren lehenengo fasean lan-taldeko formazio-akzio tailerra garatu da, parte-hartzaileen artean konpromiso, solidaritate eta elkarlanaren kultura txertatzeko.
Une honetan, eta aurreikusitako egutegiaren baitan, taldekako saioak burutzen ari dira, pertsona bakoitzaren helburuak ezartzeko. Ondoren planifikatu eta arloka lan egin ahalko da.
Proiektuak ateak zabalik ditu eta irekita dago oraindik parte-hartzaile gehiagorentzat. Taldean eta ‘coach’ edo entrenatzaile baten laguntzaz enplegu bat lortzeko bilaketa prozesuan aritzeko prest egon behar da. Hala, Udalak Ordizian lanik gabe dauden pertsonei Ekimenan parte hartzeko dei egiten die.
Interesatuek honako helbidera idatzi dezakete, ahalik eta azkarren: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.