Beste behin, Ordiziako Udalak herrialde desberdinetan garapeneko proiektuak gauzatzeko laguntzak eman ditu. Horretara bideratutako dirua kopurua 75.000 euro da. Honi beste partida txiki bat gehituko zaio larrialdietarako izendatuta. Udal aurrekontuaren %1 da, Ordizian aspaldidanik hitzartuta dagoenari jarraituz.
Astelehen honetan udaletxean ospatutako ekitaldian honako erakunde, proiektu eta laguntzak eman zaizkie gonbidatuta etorri diren erakunde horietako ordezkariei:
-1- MEDICUS MUNDI. ‘Sanand eskualdeko landa emakumeen ahalduntzea, beren eskubideak,
osasuna eta gizarte hobekuntza parte hartzea bermatuz.’
Diru-laguntza: 11.498,30 euro.
-2- MUGEN GAINETIK. ‘Agroekologian oinarritutako etxalde eskolaren martxan jartzea Guatemalako Quetzaltenango departamentuko Palajunoj bailaran.’
Diru-laguntza: 10.162,76 euro.
-3- FUNDACION MUNDUBAT – MUNDUBAT FUNDAZIOA. ‘Emakume ahaldunek emakumeen
ekonomia feministaren erresistentzia alternatibak abiarazi ditu.’
Diru-laguntza: 11.506,17 euro.
-4- NAZIOARTEKO ELKARTASUNA – SOLIDARIDAD INTERNACIONAL. ‘Tokiko eragileen
indartzea genero indarkeria desagertarazteko San Lucas Toliman, Sololá-n.’
Diru-laguntza: 11.506,17 euro.
-5- SERSO SAN VIATOR DE EUSKAL HERRIA. ‘Nekazaritza eta abeltzaintzako hiru urteko
prestakuntza-ikastaroen bidez gazteen hezkuntza sarbidearen sarbidea sustatzea Banforan (Burkina Faso).’
Diru-laguntza: 11.506,17 euro.
-6- BAKERAKO LANKIDETZA BATZARREA / ASAMBLEA DE COOPERACION POR LA PAZ.
‘Emakumeen ugalketa eta sexu eskubidetan gaitasunak hezi El Salvadorren.’
Diru-laguntza: 9.031,89 euro.
-7- DERANDEIN. ‘Small Erus-eko komunitateko lehen haurtzaroko zaurgarritasun egoeraren
murriztapena Ipar Turkanan, Kenian. II. FASEA.’
Diru-laguntza: 9.788,54 euro.