Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak erakusketa bisita gidatuekin eta hitzaldia antolatu ditu

Retinosis Gipuzkoa Begisarek Ordiziko Barrena Kultur-Etxean eta ekainaren 11tik 22ra arte Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa jarriko du ikusgai non egoerari buruzko informazioa ezezik ikusmen murriztuarekin ikustea ahalbidetuko da. Horretarako, partehartzaileak Tengo Baja Visión VR aplikazioa bere smartphonean deskargatu, frogatu behar duen sintoma eta bere garapen maila hautatu, mugikorra eskura izango dituzten VR betaurrekoetan sartu eta berauek jartzea besterik ez dute egin beharko. Proiektuari buruzko informazio gehiago eta VR betaurrekoen beharrik gabe mugikorraren pantallaren bitartez simulazioa ikusi nahi izanez gero Tengo Baja Visión aplikazioa deskarga dezakete. Erakusketa egongo den egunetan, arratsaldeko 17:00tik 19:00ra Begisare elkarteko kideak egongo dira bertaratzen den gendeari azalpenak emateko. Hitzaldia hilaren 19an 18:30ean Zuhaiztin izango da.

Ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Elkarteak garatu dituen Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR doako aplikazioek ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute.

Bi aste hauetan zehar erakusketa beraz gain, elkarteak, Ordizian elkarteko ostalaritza- merkataritzako kideei eta herritarrei ikusmen murriztua zer den, bereizgarria zertarako den eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun azaltzeko hitzaldiak antolatu ditu. Era berean, herriak ikusmen-zailtasunekiko duen kontzientzia nabarmentze aldera, Udalak herritarren arretarako dituen gune baita, ekimenean parte hartu nahi duten, merkatari eta tabernariek ere “Ikusmen Murriztua Dut – Hemen Kontuan Dugu” leloa duten banderak izango dituzte.

Tengo Baja Visión aplikazioen sorkuntzarekin eta Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa baita honekin batera burutuko diren egintzekin ere elkartearen xedea guztiz itsuak izan gabe, ikusmen zailtasun handiak dituzten pertsonen existentzia ezagutzera ematea da. Ezagutza honek eragin onuragarria izango du pertsona hauen bizitzan ikusmen murriztua duten pertsonentzako gizarte inklusibo eta integratzaileago bat izaten lagunduko baitu.

Ikusmen Murriztua

Ikusmen murriztua du, alde batetik, inolako zuzenketa optiko edota tratamendu farmakologiko edo kirurgiko egokia erabiliz hobetzerik ez dagoen ikusmen-gutxitze larria pairatzen duen eta, beste alde batetik, aurrekoaren ondorio gisa egunerokotasunaren berezko jarduerak burutzeko ezintasuna duen gizon-emakumeak. Ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunek, besteak beste, endekapen-makularra, Erretinosi Pigmentarioa, aniridia, kornean orbainak, erretinopatia diabetikoa, glaukoma edo zain optikoan arazoak, ikusmen narratsa edota erdiguneko, ikusmen-periferiko naiz ikuseremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte.

Estatu espainiarrean 980.000 pertsona inguruk ikusmen-urritasunen bat du; horietako 60.000 itsu diren bitartean gainerako 920.000 gizon-emakumeek, biztanleriaren %2,1ak, ikusmen murriztua dute.

Ulertezintasuna

Ikusmen-urritasuna gertutik ezagutzen ez duen pertsona askok ikusmena izaten edo izaten ez den zerbait bezala ulertzen du eta, era berean, ikusmen arazoak betaurreko edota ebakuntzarekin zuzen daitezkeela uste du. Hori dela-eta, pertsona hauei oro har ez zaie ulerterraza suertatzen pertsona bera egoera batzuetan erabateko normaltasunez moldatzen ikustea eta beste batzuetan, aldiz, laguntza edo bastoi txuri baten beharra izatea. Ikusmen murriztua duten pertsona askok beraien egoera eta jarrerak gizarteak sarri gaizki ulertu edota interpretatzen dituenaren ustea du, esate baterako motelegi oinez ibili edota jarrera ez-ohikoak izatean. Egoera hau bereziki beraien begietan inolako anomaliarik antzematen ez zaien ikusmen desgaitasuna duten pertsonetan ematen da, begirada egoki zuzen baitezakete.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria

Elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz BEGISARE, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea, ikusmen-urritasuna duen pertsona ikusgarri egiteko sistema bat asmatzeko lanetan hasi zen, hain zuzen ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzea lortzeko.

Horrela, 2013ko abenduaren 17an “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria sortu zen; berau txapa edota besoko gisa erabil daiteke eta “Ikusmen Murriztua Dut” leloaz gain begi berde baten bitartez irudikatzen da. Inolako irabazi-asmorik ez duen proiektu honek estatu-mailan ikusmen murriztuarekin loturiko kolektibo guztiak (eragindako eta adituak) elkartzea du helburu, denok batera beharrezkoa den hedapena eman eta, azken finean, ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzioa erraztu ahal izateko.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bi xede nagusi ditu: ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzio soziala erraztea eta kolektibo honen ulertzea hobetzea, eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea.

Bereizgarriaren balizko erabiltzaileak dira ikusmen murriztua nozitzen duten eta, interakzio soziala hobetzeko asmoz, egoera hau jakinarazi nahi duten gizon-emakumeak. Baita bastoi txuria edota gida-txakurra erabili arren, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren erabilerarekin, oraindik erabilgarria suertatzen zaien ikusmen-hondarra dutela adierazi nahi duten pertsonak ere.

Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Gipuzkoako hainbat Udaletxe eta enpresa pribatuen babesa du. Estatu-mailan ikusmen-urritasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten elkarteek (erretinako distrofia, glaukoma, miopia magna, anirida, e.a.) baita ikusmen murriztuarekin loturiko erakunde eta enpresek ere (Clínica Barraquer, Instituto de la Mácula I la Retina, Sociedad Española de Especialistas en Baja Visión, Oftalmologia zentru, Optikak e.a.) proiektura gehitu eta bere hedapenean laguntzeko beraien borondatea adierazi dute. Izan ere, ikusmen murriztua dutelako, txapa edota besokoa erabiltzen duten pertsonentzat gizarte osoak bereizgarria ezagutzea erdiestean soilik izango da benetan erabilgarria berau.

*Argazkian, Begisareko arduradunak eta hainbat kide, Ordiziako Iñaki Dubreuil zinegotziarekin eta Lierni Irastorza, arloko gizarte langilearekin.