'GIPUZKOA ERAIKIZ' ORDIZIAN ERE
Zaintza zerbitzuak hobetzeko foroa elkartu da
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren baitan Ordiziako hainbat eragile elkartu dira gaur goiz osoan zehar Udalak gonbidatuta. Etorkizuneko zerbitzuak hobetzea da helburua, batik bat zahartzaroari eta zaintzari lotuta. Gipuzkoako bost udalerrietan ari dira foruak gauzatzen, Ordizia barne, Matia fundazioak lagunduta.
Ordizian, San Jose egoitzak, osasun zentroak, Eulen etxez etxeko zerbitzuak, Goxare eguneko zentroak, Goierri eskolako zaintza graduak, Kimetz eta Zuhaizti elkarteak eta hainbat herritarrek hartu dute parte euren ekarpenak luzatuz. Jasotako informazioa eta ondorioak pertsonen zaintza aukerak hobetzeko kontutan hartuko dira.