GOAZEN ORDIZIA! OSTEGUNETIK BUELTAN DA
Lagun artean oinez ibiltzeak duen onura goraipatu nahi du Udalak
Udako atsedenaren ondoren ostegun honetatik, irailaren 13tik, martxan da berriz Goazen Ordizia! ekimena. Ibiltari eta laguntzaile gehiago izateko asmoarekin dator ikasturte berri honetan.
Informatzeko edota saioa probatzeko ostegunetan 10:15ak aldera Udaletxeko arkupera hurbiltzeko eskatzen da. Mahai bat egoten da informatu ahal izateko. Lehendik ibiltzen direnak irteera 10:30ean abiatuko dela gogoratu behar dute, kartilan zigilua jarri eta taldeak egin ondoren.
Udalak ekimen honetan parte-hartzeak duen onura zabaldu nahi du, batez ere ibilbidea egiten laguntzean. Parte hartzera animatzen da, adin mugarik gabe, paseoan ibiliz eta batez ere, lagunduz.
Ibilbideak Zuhaiztiko tabernan du amaiera, kontuan partekatu eta indarrak hartzeko salda edo zukua hartuz.