BIGARREN OLINPIAR JOKOAK IZANGO DIRA OSTEGUNEAN ORDIZIAN
Datorren ostegunean, azaroaren 8an, “Goazen Ordizia II. Olinpiadak” ospatuko dira 10:30ean hasita. Eguerdira arte iraungo du ekimen honek.
Arboledan elkartuko dira partaide guztiak eta lau taldetan banatuko dira. Gero desfile bat egingo dute plaza Nagusiraino. Hemen lau gune desberdinak antolatuko dira eta hauetako bakoitzean joko batzuk praktikatzeko aukera izango dute partaideek. Jolasen artean, toka, igel, aulki, jausgailu, zinta-kaxa eta zapi jokoak izango dira.
Ordiziako ikasleek parte hartuko dute eta hauekin batera nahi duen herritarrak, ez dago ez adin mugarik ezta gorputz fisiko mugik ere. Urritasun fisiko pertsonak ere parte hartu dezake, ikasle bakoitzak kide bat izango baitu laguntzeko joku ezberdinetan parte hartzeko. Ondo pasatzeko gogoak besterik ez da behar eta, gainera, kirola praktikatzen duzun bitartean, ezin hobea!!
Ekimenen honetan ez dira faltako giro ona, musika eta bukatzeko sorpresaren bat ere bai.