ORDIZIAK HAINBAT HERRIALDEEN GARAPENERAKO ZORTZI PROIEKTUETARA 73.000 EURO BIDERATU DITU
Gehienak Amerika, Afrika eta Asiako emakumeen eta haurren bizitza-kalitatea hobetzeko zuzenduta daude
Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza proiektuetara 73.183,15 euroko diru-laguntzabideratu du aurten. Oraingoan zazpi proiektu dira onuradunak, Amerika, Afrika eta Asiara zuzendutakoak. Egitasmoak gauzatuko dituzten gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek astearte honetan Ordizian euren proiektuen xehetasunak azaldu dituzte, Osoko bilkuran onartutako laguntza jasotzeko egin den ekitaldian. Udalak 1991an hasi zen kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %0,7a bideratzen eta %1a ematen du 1999tik.
Hauek dira diru-laguntza jaso duten erakundeak eta proiektuak:
-1- Mugen Gainetik, hirugarren munduko herrialdeekin laguntza eta elkarlanerako erakundea.
Proiektua: Chiapaseko emakumeak teknikoki indartzea, euren komunitateetan bizitza kalitatea hobetzeko ur beharrak kudeatzen ikasita. La Garruchako (Mexiko) ur-sistemaren eraikuntza.
Emandako laguntza: 11.978,44 euro.
-2- Elkarkredit, laguntza ekonomikorako elkartea.
Proiektua; Suchitotoko (El Salvador) gazteen parte-hartzea sustatzea udalerriko nekazaritzaren
garapen giza-ekonomikoan.
Emandako laguntza: 8.223,47 euro.
-3- Cooperación por la Paz, asanblada.
Proiektua: Emakumeen ugalketa eta sexu eskubidetan gaitasunak hezi, El Salvadorren
Emandako laguntza: 11.575,33 euro.
-4- Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional.
Proiektua (hirugarren fasea): Libanoko hegoaldean errefuxiatuta dauden Siriako haurrei laguntza psikosoziala eta hezkuntza ematea.
Emandako laguntza: 11.891,77 euro.
-5- Taupadak, garapenerako elkartea.
Proiektua: Boliviako tximan indigenen osasuna hobetzeko eta amen eta haurren heriotza ekiditeko edateko ura eta saneamendu sistema.
Emandako laguntza: 10.523,25 euro.
-6- Etiopia Utopia Fundazioa Tikal.
Proiektua: Etiopiakoa Tigrayko lehen hezkuntzako nesken jakituria hobetzea hilekoaren inguruan.
Emandako laguntza: 7.044,99 euro.
-7- Gipuzkoako Oskar Romero Solidaritza Batzordea.
Proiektua: El Salvadorreko Atiquizayako emakumeen eskubideak bermatzeko antolakuntza sustatzea gizarte eta politikan.
Emandako laguntza: 11.945,90 euro.
Larrialdietarako laguntzak
Beste alde batetik, Jose Miguel Santamaria alkateak eta Iñaki Dubreuilek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak diotenez, aurten larrialdiko 4.000 euroko laguntza emango zaio Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) erakundeari “MayDayTerraneoAita Mari Zubia” proieturako. Euskal erakundeen laguntza ugari jaso ditu Mediterraneo itsasoan noraezean dabiltzan iheslariak erreskatatzeko. Itsasontzia prest dago Getarian eta laster itsasoratzea aurreikusten da. Laguntza proposamena ostegun honetako Osoko bilkuran onartzea aurreikusten da.
Ostegun honetako Osoko Bilkuran larrialdiko bigarren laguntza bat ere onartuko da. SEAD elkarteak antolatutako Sahararen Aldeko XV. Euskal karabanaren alde 2.000 euroko diru-laguntza proposatuko da. Amaitzeko, Ordiziako Udalak Euskal Fondoaren lau proiektuetan hartzen du parte eta udako oporretako programetan atzerriko adin txikikoak etxean hartuz parte hartzen duten familiei laguntzen die. Aurten bidaia gastuak ordaintzeko haur batentzat 840 euro bideratu dira Bikarte elkartearen bidez.