ORDIZIA, BOLUNTARIOEN ERAKUSLEIHO BESTE BEHIN
Hemezortzi elkarteek hartuko dute parte ostiral arratsaldean ospatuko den Boluntariotzaren VI. azokan
Ordiziak elkarteen sare sozial aberasgarri eta eredugarria du. Hau dela-eta, 2008tik elkarteen lana ezagutzera emateko azoka bat egiten da bi urteen behin. Hala, ostiral honetan, maiatzaren 3an, seigarren edizioa antolatu da. Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Marian Asenjo teknikariak eta elkarteetako ordezkaritzak eman dute ezagutzera.
VI Boluntario azoka honetan 18 elkarteren parte hartzea izango dugu, hauen artean: Nagusilan, Zuhaizti Kultur zentroan, Kimetz emakume taldea, DYA, Afagi, Cruz Roja, Kattalin elkartea, Ordiziako Kale Heziketa programa, Goazen Ordizia, Begisare, Nagusilan, Fiare Banca Etikoa, Desjabetzeak Ez Goierri, A.A. Elkartea eta Caritas.
Lehen aldiz parte hartuko duen elkartea, ACCU izango da. Eta kooperazio proiektutik dator Bakerako Lankidetza Batzarra, eta Derandein-ek (Afrikaren alde lana egiten duen elkartea) ezin izan du parte hartu edizio honetan, baina erakusketa bat antolatzen ari gara bere lana zabaltzeko asmoz .
Azoka honen bidez, elkarte hauek egiten duten lana Ordiziarren ezagutzan jarri nahi da, eta bide batez elkarte ezberdinek Ordizia juxtu eta solidarioago baten alde egiten duten lana goraipatu eta errekonozitu.
Ekintza batzuk mantenduko dira azokan, hauen artean daude:
- Zuhaizti zentro sozialak berriz merkatu solidario bat ipiniko du. Bertan biltzen den dirua elkarte edo ekintza bat finantzatzera zuzenduko da, Gizarte Zerbitzuen kontseilu eta Ordiziako Osasun Taldeek erabakiz hurrengo hilabeteetan zehar.
- DYAk erakustaldiak egingo ditu desfibriladoreen erabilpenaren inguruan.
- Komunikazio gunea bat egongo da Azokan, elkarte ezberdinei zuzenean elkarrizketak egingo zaizkie beraien elkartearen berri eman dezaten.
Aurtengo ekintza berria izango da SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA egingo dela, Plaza Nagusian bertan. Honen helburua izango da, Boluntario azoka girotzea eta, denbora berean, elikadura orekatua eta erraz bat erakustea bertan dagoen jendeari. Jakiak prestatzera ere gonbidatuko dute. Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntza enpresak burutuko du tailerra.
Azoka maiatzaren 3an arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta 20:30ean amaitu. Plaza Nagusian egongo dira elkarteak.
Egitaraua hau izango da:
17:30 Azokaren irekiera ofiziala
17:30etik 20:30era: Elkarteen postuak ikusgai, ekintza eta material ezberdinez hornituak.
18:00-20:00 SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA
18:00 Elkarrizketak elkarteei hasiko dira
19:30 Zuhaizti abesbatzaren emanaldia
20:30 Itxiera omenaldi batekin boluntario bati
Elkarteen zerrenda:
1. Ordiziako Jubilatu eta Petsionizten ZUHAIZTI elkartea
2. Alzheimerra duten gaixoen familien eta lagunen Gipuzkoako AFAGI elkartea
3. FIARE - Banka Etikoaren proiektuaren babesleen elkarteak
4. Erretinosi pigmentarioa dutenen BEGISARE elkartea
5. Crohn eta ultzeradun kolitisa dutenen ACCU elkartea
6. Minbiziaren aurkako AECC elkartea
7. Gurutze gorria- CRUZ ROJA
8. DYA Gipuzkoa
9. Kattalin Gipuzkoa
10. Ordiziako Emakumeen Kimetz elkartea
11. Nagusilan
12. Desjabetzeak Stop plataforma
13. Asamblea de Cooperación por la Paz - BAKERAKO LANKIDETZA BATZARRA
14. ODOL EMAILEAK
15. KARITAS
16. Alkoholiko Anonimoak - AA.AA
17. Ordiziako Kale Heziketa
18. Ordizia Lagunkoia-Goazen Ordizia