UDALAK FLOREAGAKO HITZARMENA ONARTU DU
Babestutako 36 etxebizitza egingo dira alokairuan eskaintzeko
Udal korporazioak San Joan auzoan dagoen Floreaga gunean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartu zuen Osoko bilkuran. Martxoan ezagutzera eman zen moduan, 36 etxebizitza eraikiko dira: 24 alokairu orokorrean eta 12 alokairu sozialean.
Obra eta lanen esleipena Jaurlaritzako Etxebizitza sailak egingo du, Alokabide erakunde publikoaren Bizigune programaren bitartez. Esleipena 2020ean egitea aurreikusten da eta bi urtetan amaituko litzateke obra. Hiru eraikin altxatuko dira eta bakoitzak beheko planta eta hiru solairu izango ditu.
Solairu bakoitzean lau etxebizitza egingo dira. Horietako bakoitzak 60 metro koadro izango ditu, bataz beste. Eusko Jaurlaritza da lurraren jabea eta 3,8 milioi euro inbertituko ditu obra egiteko.
Behin hitzarmena onartuta, orain Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatuko dute.
*Argazkian, eremua airetik hartuta.
Hemen atxikita hitzarmena bere osotasunean:
FLOREAGA hitzarmena_convenio 2019 (pdf)