Alzheimerraren tailerra, arrakastatsua
Gizarte Ongizatea
Atzo arratsaldean Zuhaizti zentroan Alzheimerraren hamaika aurpegiak azaleratu zituen Afagi, Gipuzkoako Alzheimerraren elkarteak. Aretoa entzulez bete zen Naroa Diaz eta Begoña Rodriguezen azalpenak entzuteko. Tabuak alde batera utzi eta errealitatea mahai gainean jarri zuten.