Erresidentzietako grebarekin bat egin du Udalak
Gizarte Ongizatea
Egunotan Gipuzkoako erresidentziak eta eguneko zentroak aldarrikapenak eta greba egiten ari dira, eta gaur goizean Ordiziako Udaleko alkateak, Adur Ezenarrok, harrera egin die plazan. Helarazi dituzten eskaerak entzun ostean, Ordiziako Udalak herriko egoitzako egoera hobetzeko "ahal duen guztia" egingo duela hitzeman du, bertan dauden adineko pertsonen kalitatezko zaintza bermatze aldera, langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz.