Argindarraren kontsumoaren inguruko tailerrak eskainiko dira
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du abenduaren 10ean, 18:00etan, Ordiziako KZ gunean.
Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 6an baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Honako telefono zenbakira deitzea: 653 01 37 02
- Beharrezkoa da gutxienez 5 laguneko taldea osatzea.
- Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu
Aurrekoaz gain, Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, beste tailer bat antolatu du:
- Etxean energia berriztagarriak ezartzeari buruzko tailerra: abenduaren 12rako antolatu da, 18:00tan, Barrenako areto nagusian
Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energiaren kontsumoa gutxitzeko eta eraginkortasuna handitzeko gidak, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.