Familia ugariei OHZ ordaintzeko laguntza emango zaie
Gizarte Ongizatea
Ordiziako Udalak, 2020ko urteari dagokion Ondasun Higiezinengatiko Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du.
Eskaeraren baldintzak honakoak dira: hobaria %50ekoa da familia ugari orokorrentzat eta %75ekoa familia ugari berezientzat.
Hori emateko ezaugarriak eta ekarri beharreko agiriak:
- Ohiko Bizitokia: familia guztia erroldatuta egotea.
- Etxearen balio katastrala 130.000 eurokoa edo gutxiagokoa. Balio katastrala altuagoa balitz, hobaria kopuru horretarainokoa izango da.
- 2018ko Errenta aitorpenaren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua.
- Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako familia ugariaren titulua indarrean izatea.
- Beste Ondasun Higiezinen jabe ez direla adierazteko Zinpeko adierazpena (garaje bat, trasteleku bat edo jarduera profesionalean aritzeko lokala izan ezik). Herentziazko higiezinetan jabegotza zati-banatuta egotea onartuko da, beste etxebizitza baten baliora iristen ez bada.
- Ez dute hobaririk izango 60.000 eurotik gorako errenta duten familiek.
Helbide elektronikoa.Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.