GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN SENITARTEKOENTZAKO IKASTAROA
AGIFESek, Gipuzkoako Famili eta Eri Psikikoen Elkarteak, gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa antolatu du
Ikastaroa osatuko duten bilerak urtarrila eta martxoa bitarteko hainbat egunetan ospatuko dira. Beasainen emango dira ikastaroak, Udaletxeko Areto Nagusian. Loinazko San Martin Plaza 1.
Ikastaroaren helburua da gaixotasun mentalen inguruko informazio eskaintzea batzuetan suertatu daitekeen familia giro kaotikoa alde batera utzi eta elkarbizitza hobetzea lortzeko. Ikastaroa arloan adituak diren 4 profesionalen esku egongo da.
Denera 5 bilera ospatuko dira: urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25 eta martxoak 11. Guztiak ordu eta erdiko iraupena izango dute, 18:30etatik 20:00etara. Bakoitzean gaixotasun mentalarekin lotura estua duten gaiak jorratuko dituzte adituek. Lehen bileran gaixotasun mentala zer den aztertuko da. Bigarrenean, aldiz, gaixotasun mentala duen pertsonaren babes juridikoa zer nolakoa den ikusteko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Otsaileko bileretan, batetik egitura sanitario eta soziosanitarioak aztertuko dira. Bestetik, gaixoek dituzten laguntza eta errekurtso sozialak zeintzuk diren. Azken egunean, pertsona gaixo bat duen familiak zer egin dezakeen erakutsiko da.
Ikastaroa guztiz doakoa da. Interesatua dagoen orok nahikoa du hurrengo telefono zenbakira deia egitearekin: 943474337.