Ez da beharrezkoa izango aldez aurreko ezaguerarik izateaDYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak lehen sorospen ikastaroa eskainiko dute martxoaren 4tik 22ra bitartean Barrena Jauregian. Helburua da parte hartzaileek ikastaro praktiko-teoriko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasi ditzaten egunero aurkitu ditzaketen egoera nagusien aurrean zer egin dezaketen erakutsiz; bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak edota erredurak sendatzea...
Funtsezkoa eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera azalduko dituzte, hezkuntza praktikoekin txandatuko direnak. Ikastaroa 19:00etatik 21:00etarako ordutegia izango du. Beharrezkoa izango den materiala eta ikus-entzunezko baliabideak DYAk berak kudeatuko ditu. Aipatzekoa da, azterketak gainditzen dituzten ikasleek EHU unibertsitaterako 2 kreditu ematen dituen Sorospen Titulua eskuratuko dutela.
Interesatuta dagoen orori dago irekita; ez baita beharrezkorik maila minimo bat izatea. Hala ere talde murriztua izango da, beraz ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako eta informazio gehiagorako hemen sartu http://ow.ly/hEhEu edota deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira. Matrikularen kostua 100 eurotakoa izango da.