Ekainaren 15ean, larunbata, bukatzen da epeaOrdiziako Udalak jakinarazi nahi du hilaren 15a bitartean eska daitezkeela udal zergak ordaintzeko diru laguntzak. Udal zergen araudia eta 2013an kontuan izango diren gehienezko diru-sarreren taula hartuko ditu aintzat udalak diru-laguntza horiek banatzeko garaian. Udalak 10.000 euroko aurrekontua du aurten laguntza horiek bideratzeko.