gizarte25.300 euroko laguntza dago proiektuen artean banatzeko

2013ko ekainaren 25eko Alkatearen B13/00691. dekretu bidez, Gizarte Ongizatearen alorreko eskumenetan eta jardueretan beren programak eta ekintzak garatzen dituzten entitateei zuzendutako diru-laguntzak deitu ziren.

Gizarte ongizatearen, osasunaren eta komtsumoaren atalaren eskumenetan jardueren eta programa nahiz proiektu berrien urteko programak egitea da xedea, besteak beste sektore hauetan:

  • Minusbaliotasuna / mendekotasuna.
  • Familia eta haurrak.
  • Kolektibo desfaboratuen gizarte-bazterketa eta gizarteratzea / pobrezia.
  • Koordinazio sozio-sanitarioa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
  • Immigrazioa.
  • Droga-mendekotasunak.
  • Gizartearen intereseko beste batzuk.

Diru laguntza eskatzeko baldintzak oinarrietan ezarritakoak dira. 25.300 euroko laguntza dago proiektuen artean banatzeko.

Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu behar dira eskaerak, deiaren iragarkia argitara eman denetik hasita 20 egun naturaleko epean.

pdfGAO

docEdiktua

docEranskinak