Mota: Euskara ikasteko
Erakundea: Ordiziako Udala
Bete beharreko baldintzak:
- Ordizian erroldatuta egotea.
- Erroldatu gabekoen kasuan, Ordiziako enpresa, merkatal-establezimendu edo kirol elkarte batean (euskara hitzarmena dutenak) gutxienez sei hilabetez lanean aritzea.
- 16 urtetik gora edukitzea.
- Klaseetan %80eko asistentzia egiaztatzea (hori baino gutxiagoko asistentzia egiaztatuz gero, dirulaguntza murriztuko da).
Dirulaguntza motak:
Ordizian erroldatutakoentzat: matrikularen %100a itzuliko zaie.
Ordizian erroldatuta ez dagoenarentzat, baina Ordizian dagoen eta euskara plana duen enpresa batean lan egiten duenarentzat; euskara sustatzeko Udalarekin hitzarmena sinatu duen merkatal-establezimendu batean lan egiten duenarentzat; edota Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen Ordiziako kirol-talde bateko begirale edo entrenatzaile denarentzat: matrikularen %85a itzuliko zaie.
Eskaerak eta epeak:
Eskatzaileak ikastaroa amaitutakoan* egingo du eskaera Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (9:00-13:00) ondoren zehazten denaren arabera:
- Neguko ikastaroak (urria-ekaina).
- Urrian edota otsailean hasten diren ikastaroak: 2021eko ekainaren 23tik uztailaren 7ra.
- Barnetegiak eta xede berezietako ikastaroak: Ikastaroa amaitu eta bi asteren barruan.
- Udako ikastaroak (uztaila-iraila). Ikastaroak amaitu eta bi asteren barruan.
- Autoikaskuntza. Ikastaroak amaitu eta bi asteren barruan.
*Udalak ikasturte hasieran matrikula ordaindu ahal izango die eskaera motibatua aurkezten duten herritarrei, baldin eta gizarte zerbitzuen aldeko txostena jasotzen bada.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskatzaile guztiek:
- Eskaera-orria*, behar bezala beteta eta NAren fotokopia.
- Matrikularen kutxako ordainagiria(k).
- Euskaltegiak egindako ziurtagiria.
Erroldatu gabeko ikasleen kasuan: Lan egiten duten Ordiziako zerbitzu enpresa edo entitatearen agiria.