Etxeko erabilera

Etxeko erabilera

Hizkuntza gaitasuna

Hizkuntza gaitasuna

Transmisioa

Transmisioa

Kale erabilera

  • Kalean entzundako hamar elkarrizketetatik lau izan dira euskaraz (%43,7), eta beste bost gaztelaniaz (%51,5). Beste hizkuntza batzuen erabilera %4,9koa izan da.
  • 2011-2017 epealdian bost puntu igo da euskararen kale erabilera: %38,6tik %43,7ra.
  • Emakumezkoek (%45,6) gizonezkoek (%41,8) baino euskara gehiago erabiltzen dute.
  • Haurrak (2-14 urte bitartekoak) dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%70,3). Jarraian, gazteak (15-24 urte bitartekoak) izan dira euskaraz gehiago entzun ditugunak (%46,4). Helduek (25-64 urte bitartekoak) %33,3an erabiltzen dute euskara. Azkenik, adinekoak (64 urtetik gorakoak) dira euskaraz gutxien entzun ditugunak (%18,2).
  • Haurrak bakarrik (nagusirik gabe) daudenean %76,8 da euskarazko erabilera. Nagusiek, euren artean (haurrik gabe) ari direnean, %26,7an darabilte euskara. Haurrek eta helduek osatutako taldeetan, berriz, %60,9ra igotzen da erabilera.
  • Haurrez eta nagusiez osatutako taldeetan, haurra hitz egiten ari bada erabilera altuagoa da (%70,2), nagusia hitz egiten ari denean baino (%49,6).