Image
Image

Udalekuak: onartuen zerrenda

Udalekuak 2022: aurretiko izen-ematea egin duten haur guztiek izango dute plaza eta maiatzaren erdialdean bidaliko zaizue behin betiko izen-ematea egiteko dokumentazioa

Zerrenda

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Herritarrek aitorpena euskaraz egin dezaten animatzeko ‘Errenta Aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!’ kanpaina antolatu dute hamabigarrenez Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko Udalek elkarlanean.

Pasa den apirilaren 4an zabaldu zen 2021eko errenta aitorpena egiteko aukera Gipuzkoan eta datorren ekainaren 30era bitarte egongo da zabalik.

2010az geroztik egiten den kanpaina da eta azken urteotan bezala, kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea.

Kanpainako datei dagokienez, hauexek dira aurtengoak:

  • Apirilaren 4tik ekainaren 30era herritarrek autolikidazio proposamenak jaso eta onartzeko aukera izango dute.
  • Errenta aitorpena internetez edo bulegoan bertan egin nahi dutenek ekainaren 30era arteko epea izango dute horretarako.
  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea apirilaren 12an hasi eta ekainaren 8an amaituko da.

Errenta aitorpena egiteko 3 bide

Gaur egun errenta aitorpena aurkezteko hiru bide daude eta guztietan erabil daiteke euskara:

  • Auto-likidazio proposamena. Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
  • Hitzordua hartzerakoan, Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi direla adierazi behar da. Ogasunarekin bulegoko aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz egin daitezke. Horrez gain, Ogasunak sinatzeko duen orria ere euskaraz jaso daiteke.
  • Internetez, Zergabidea atariaren bitartez. Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu behar da. Aholkularitza edo finantza erakunde batean egiten baduzu, euskaraz egiteko eska daiteke.

Urtero euskaraz egindako aitorpen kopurua gora

 Azken 11 urteetan, 2009tik 2020ra, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon euskaraz egin diren errenta aitorpenen ehunekoa handituz joan da: Ordizian %8,29tik %21,78ra igo da, Beasainen %8,37tik %20,89ra eta Lazkaon %15,52tik %30,52ra.

“Aukera badugu euskaraz jarduteko, baita errenta aitorpenean ere, eta orain arte, inertziaz edo ohitura faltagatik gazteleraz egin badugu ere, era oso errazean gure hizkuntzan egin dezakegu. Hori ikusarazi eta errazteko kanpaina da hau, gure hizkuntzaren erabilera sustatzekoa. Beraz, euskararen aldeko aukeraz baliatzera gonbidatu nahi ditugu goierritarrak, errenta aitorpena euskaraz eginez, euskarari ere aitorpena egiten diotelako” adierazi dute hiru ordezkariek.

Udaleku irekien izen ematea astelehenean zabalduko da

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra Ordiziako udaleku irekiak eskainiko dira, 2011 eta 2017 urte bitartean jaiotako haurrentzat. Izen ematea astelehenean zabalduko da eta apirilaren 8a bitartean egin daiteke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Arreta Bulegoan.

Eskuorria - Udaleku irekiak 2022

Korrika antolatzeko batzordea ostegunean elkartuko da

Aurten Korrika martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da. Ekitaldiaren prestakuntzarako Ordiziako Korrikako batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Lehen saioa urtarrilaren 20an, osteguna, egingo da arratsaldeko 19:00etan Barrenan. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan 688 647 159 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image