Image
Image

Liztor beltzaren saihespenerako kanpaina

Orain aste batzuk, Ordiziako Udalak, Babes Zibilaren bitartez, liztor beltzaren agerpena sahiesteko kanpaina abiatu zuen. Datozen hilabeteetan garatuko den ekimena izango da hau, eta orain arteko emaitzarekin gustura daude kideak. “Garrantzitsua da halako kanpainak egitea; batez ere, bertako liztorra babesteko, eta datozen hilabeteetan agertu daitezkeen liztor beltzaren kabiak gutxiagoak izateko”, zehaztu du Iker Arizmendi, Babes Zibileko kideak.

Horretarako, hainbat gunetan tranpak jarri dituzte. Hain zuzen ere, hamar izan dira jarritakoak: Poligono-Bilordi ingurunean hiru, San Juan auzoan bat, Altamira-Majorin hiru, Skate parkean bat, eta autobiarako irteerako gunean beste bat. Gune horietako zuhaitzetan jarri dira tranpa berezi hauek, eta emaitza ona izaten ari da: “Orain arte jarritako tranpetan 100 liztor beltzetik gora atzeman ditugu”, gehitu du Babes Zibileko kideak.

Prozedura honakoa izaten da: likido erakartzailea, ura nahastuta, jartzen da edukiontzi berezi batzuetan, eta ondoren zuhaitzetan kokatzen dira. Astean bi egunetan, gutxi gorabehera, egiten dituzte jarraipen lanak. Hala, azaltzen diren liztor beltzak jasotzen dituzte.

“Desberdintasun nagusia da liztor beltzak marra hori bakarra duela enborrean. Bertako liztorraren kasuan, nahiz eta liztorrak handiak izan, marra hori bat baino gehiago izaten dituzte”, gehitu du Arizmendik.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image