Image
Image

Uztailaren 25eko gaua eta Matutinaren antolaketarako bilera

Datorren astelehenean, maiatzak 16, 18:00etan uztailaren 25eko gauaren eta Matutinaren antolaketako bilera egingo da, Udaletxeko batzar aretoan. Bertaratzea eskertuko da, egun horretarako erabakiak hartuko direlako.

Harrera Pézenaseko (Frantzia) ikasleei Erasmus+ programaren baitan

Gaur goizean, Jakintza Ikastolako Erasmus+ proiektuaren baitan, Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, harrera egin die Pézenaseko (Frantzia) ikasle eta irakasleei, Udaletxeko areto nagusian. Asteazkena denez, Ordiziako Azoka ezagutzeko aukera izan dute eta herriaren eta haren sorreraren inguruko xehetasunez ere hitz egiteko aukera izan dute.

Oianguko Txiringitoa kontratatzeko prozesua irekita dago

Ordiziako Udalak aurtengo ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du. Proposamenak maiatzaren 20a bitartean aurkeztu ahalko dira, Ordiziako Udaleko webguneko kontratatzailearen profilean, modu telematikoan, edozein unetan. Eskaintza pertsona indibidual edo fisiko batek aurkezten badu bakarrik aurkeztu ahal izango du eskaintza paperean Udalaren Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta Bulegoan), 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean Udaltzaingoan, 21:00ak arte. 

Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36

Plegu teknikoak

Plegu administratiboak

Ordiziar jaio berriei ongietorria, ordiziarrak izan ez arren

Ordiziako Udalak aurten ere ongietorria emango die haur jaio-berriei. “Ekimen honekin jarraituko dugu beste urtebetez, izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu Ordiziako komunitatera batzen diren guztiei ongietorria ematea. Aurtengoan, 2021ean jaiotakoen txanda izango da eta haiei jarriko diegu Ordiziako zapi urdina”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Beraz, hauxe da zabaldutako mezua:

Ordiziarra zara, atzerrian bizi zara eta 2021an jaiotako haurra duzu? Aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko zapi banaketa egingo dugu. Zure haurrarentzat zapia nahi baduzu, jarri harremanetan eta bidali informazio hau Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera: haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea. Modu horretan, zapi urdina bidaliko zaizue.

Ordizian bizi zaretenoi ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image