Image
Image

Haurrik ez jostailurik gabe Ordizian

Azaroaren 29an eta 30an jostailu bilketa egingo da Dorrean, KZguneko plazatxoan, arratsaldez

Ordiziako Udalak jostailu bilketa antolatu du aurten ere Gabonetara begira. “Aurten ere, Gabonetan, jostailu bilketa antolatu dugu Ordizian haurrik ez jostailurik gabe egoteko”, azaldu du Ainhoa Jimenez zinegotziak.

Hala, bi egunetan egingo dira bilketak, biak ordu berean: 17:00etatik 18:30etara. Azaroaren 29an eta 30an izango da. Jostailuak Dorrea eraikinaren pareko plazatxoan egingo dira, KZ guneko sarrera ondoan.

Hala, eskaera egiten zaie herritarrei, erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden jostailuak izanez gero, bigarren aukera bat eman eta jostailuak eramateko bi egunetako batean. Horiek beharra duten familiei bideratuko zaizkie, Gabonetan haur guztiek izan dezaten jostailuren bat.

Hilerriko garbiketak eta ordutegia

Ordiziako hilerrian hainbat hobekuntza eta garbiketa lan egin dira. Astelehenean, azaroak 1, San Guztien Egunean, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Osoko bilkura ostegunean egingo da

Ostegun honetan, hilak 28, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan egingo da Osoko Bilkura, 18:00etan hasita. 

1.- 2021eko irailaren 30eko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.- 2021eko urriak 13ko udalbatzarrak egindako aparteko batzarraren zirriborroa onartzea.

3.- Ordiziako Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren espedientea, Txindoki 15 HIEren 15.6 EUari buruzkoa. 

4.- Urdaneta kaleko 8. zenbakiko partzela Udalari lagatzea onartzea. 

5.- 2022rako auto-taxien tarifak onartzea 

6.- Iraileko Alkatetzako dekretuen berri ematea

7.- Urriari buruzko Kontu-hartzailearen ingera orria 

8.- Kontratu txikien tramitazioa bete ez duten kontratu txikien faktura irregularrak. Kontu-hartzailearen txostena, (abuztua eta irailean zehar) 

9.- 2021/1040 eta 2021/1092 alkatetzako dekretuen berri ematea faktura txikiak ordaintzeko agindua emanez.

10.- Galde-erreguak. 

Pandemian San Jose egoitzan hildakoen oroimenez

Larunbat honetan, 12:00etan, San Jose egoitzan COVID19aren ondorioz hildakoei omenaldia egin zaie, eta langileei aitortza.  Bertan izan dira pandemia garaian, eta ondoren, hil zirenen 85 senitarteko inguru eta langileen ordezkaritza zabala.

Ez da ahaztu behar pandemiak gogor jo zuela Ordiziako San Jose egoitza, ia 40 hildako eraginez. Ordiziako Udaleko alderdi guztien ordezkaritza izan da ekitaldian, baita San Jose egoitzaren jabetza duen Foru Aldundiaren ordezkariak ere.

Santa Ana abesbatzaren ‘Agur Jauna’ kantak hasi du ekitaldia, eta ondoren 8 euskal abeslarien kantuen zatiek osatutako testua entzun da. Juanito Ormazabalek Ordiziako herriari eskainitako eskultura inauguratu da ondoren; hemendik aurrera, pandemian hildakoen omenezko ikurra izango da.

Ametsbideko dantzari batek agurra dantzatu ondoren, Oroith abesatzaren laguntzarekin, Pello Ramirez biolontxelo jotzaileak, pandemia garaian hildakoen omenez idatzitako ‘Agur biluzia’ obra eskaini du, ekitaldiari amaiera emanez.

Hemen dituzue argazkiak: San Jose egoitzan omenaldia

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image