Image
Image

Uztailaren 22an, osoko bilkura

Datorren uztailaren 22an, osteguna, uztaileko osoko bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Hemen gai zerrenda:

  1. 2021eko ekainaren 24eko udalbatzarrak egindako batzarraren akta onartzea
  2. Ordiziako Udalaren 2021-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, hasiera batez onartzea.
  3. “22 San Juan” A.I.U. hirigintzako esku-hartze eremuan dagoen a.20.3 lurzati eraikigarria besterentzeko erabakia hartzea eta hau lehiaketa bidez eta prozedura irekiz izapidetuko duen administrazio klausula zehatzen agiria eta klausula teknikoen plegua onartzea.
  4. 2020 ekitaldiko Kontu Orokorra behin betiko onartzea.
  5. Ekaineko Alkatetzako dekretuen berri ematea.
  6. Kontu-hartzaileak ekaineko Kontratuei  dagokien ingeren berri ematea

AECC Gipuzkoak “Uda osasungarria” kanpaina azaldu du Ordizian

Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartea “Uda osasungarria” kanpaina burutzen ari da, udan ere bizi-ohitura osasungarriak edukitzearen garrantziaz hausnartzeko.

“Elkartean urte osoan zehar egiten dugu lan bizi-ohitura osasungarriak zabaltzeko. Oso garrantzitsua da gure osasuna zaintzea, baita udan ere. Hamarkada bat baino gehiago daramagu udan bizi-ohitura egokien inguruko ardura sustatzen. Pandemiaren ondorioz, gelditu egin behar izan genuen, baina, zailtasunak zailtasun, ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu berriro aurrez aurre, batez ere txikienekin”, nabarmendu du Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.

Pandemia egoera berezi honetan informazioa Ordiziarrei zabaldu nahirik bi bide jorratu dira. Lehenengoa Majori polikiroldegian udara osoan ikusgai izango den roll up bat.

Eta bestetik, Ordiziako haurrek uda osasungarri bat izan dezaten, AECC Gipuzkoako profesionalek eta boluntarioak herrian egon dira gaur, uztailaren 13an, asteartea. Elkarteko profesionalak goizez egongo dira Urdaneta eskolan, Udalak antolatutako udalekuetako haurrekin. Hauek izan dira AECC Gipuzkoak Ordiziako txikiekin landuko dituen ideiak: eguzki-babes on bat izatea, beraien burua elikatzerako orduan kontuan izan behar dituzten gomendioak eta bizitza aktibo baterako aukera egokiak egitea.

Euskadiko Biztanleentzako Osasun Inkesta Nazionalaren arabera (azken datuak 2017an jaso ziren), 2 eta 17 urte bitarteko haurren %8ak (mutilak) eta %5,7ak (neskak) obesitatea dute. Eta Euskadiko haurren %25 inguruk gehiegizko pisua dute. Horrek esan nahi du hiru euskal haurretatik batek gehiegizko pisua edo obesitatea duela.

Ezin dugu ahaztu munduko tumore mota ohikoenetako bat azaleko minbizia dela. Urtean %10 handitu da Euskadin. Eguzki-argiak edo brontzeatzeko oheek igorritako erradiazio ultramoreek (UV) kaltetutako azal-zelulak modu anormalean eta kontrolik gabe hazten direnean sortzen da tumore hau, eta horregatik, maizago agertzen da eguzkitan dagoen azalean.  

AECC Gipuzkoak azpimarratu nahi du erreferentziazko medikuarengana joatea oso garrantzitsua dela azalean edozein aldaketa nabarituz gero edo edozein zalantza argitzeko.

Ordiziako haur jaioberriei zapiak emango zaizkie

Ordiziako Udalak ongietorria egingo die Ordizian bizi diren pertsonek osatzen duten komunitatera 2019 eta 2020an jaiotako haurrei. Hala, Ordiziako Plaza Nagusian egingo da zapi urdinaren banaketa, uztailaren 17an. Bi txanda bereiztuko dira:

- 2019an jaiotakoak, 10:30ean.

- 2020an jaiotakoak, 12:30ean.

Edukiera kontrolatua izango du ekintzak, eta gonbidapenarekin bakarrik sartu ahalko da. Familiako bi kide agertu ahalko dira, gehienez ere.

Ordiziako Udalak dirulaguntza zuzenak emango ditu

Ordiziako Udalak dirulaguntza zuzenak emango ditu Ordiziako ostalaritza, talde zerbitzuak ematen dituzten akademia eta bidai- agentziei. Beharrezko eskakizunak betetzen dituen establezimendu bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren zenbatekoa 1.400 €-koa da. Eskaerak uztailaren 28ra bitartean egin ahalko dira, arreta bulegoan edo Udaltzaingoetan.

“Krisi ekonomikoko testuinguru honetan, gaur egun bizi dugun eta 2020. urte guztian zehar bizi izan dugun ziurgabetasun egoera honetan, ostalaritzako sektoreak oso kalte handiak jasan ditu pandemian izan ditugun murrizketa guztien ondorioz, (barrualdeen itxiera, edukiera eta ordutegien murrizketak) eta horrexegatik, uste dugu, inoiz baino beharrezkoagoa dela udalerriko ostalaritzari laguntzea”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Ez dira, ordea, laguntza jasoko duten sektore bakarrak izango. “Era berean, barneko jardueretan eman diren gehienezko edukieren murrizketek, eragin handia izan dute talde zerbitzuak ematen dituzten akademietan, izan ikasketa edo kirola, dantza edo gorputz adierazpidekoetan. Azkenik , lurralde historikoen eta udalerrien itxiera perimetralek ere, eragin izugarria izan dute baita ere bidaia agentzietan, eta ondorioz, sektore horiek ere laguntzen premia dutela ondorioztatzen da”, gehitu du.

Gauzak horrela, 88.000 euro bideratuko dira laguntza hauetarako.

Nork eskatu dezake laguntza?

Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte ostalaritzako sektorean diharduten norberaren konturako langileek edo autonomoek, ondasunen erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta horien jarduera artikulu honetan zehaztutako jardueren artean jasotzen bada eta establezimendua Ordiziako herrian badago.

Ondasunen erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, horietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak izango dira onuradun, eta horiek guztiek Agindu honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete beharko dituzte. Nolanahi ere, pertsona bat izendatu beharko da taldearen ordezkari izateko, eta pertsona horrek behar adinako ahalmenak izango ditu taldeak onuradun gisa izango dituen betebeharrak betetzeko.

Pertsona fisikoek edo juridikoek, sozietate zibilek eta erkidegoek eskuratu ahal izango dituzte diru-laguntza hauek, baldin eta Dirulaguntzei buruzko Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean ere sartuta ez badaude.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image