Image
Image

Txupinazoa

Mendizale, pelotazale eta Saskibaloi taldeek bota dute aurtengo Santa Ana jaietako txupinazoa. 

Danborrada Udaletxeko balkoitik ikusteko zozketaren emaitzak

Hemen duzue uztailaren 24an danborrada Udaletxeko balkoitik ikusteko zozketaren emaitzak. Honakoak izan dira bertan egotea egokitu zaienak eta bakoitzak lagun bat eraman ahalko du.

- Mari Fe Arratibel Jiménez - Libe Lecuona Migue - Aitziber Barandiaran - Arantxa Sukia - Fernando Pérez Fernández - Xabi Amundarain Zeberio - Karmele Amundarain Zeberio - Miren Josebe Ojanguren Leunda - M. Teresa Montero Rechou - Ana Mari Landaluze Mendoz

Santa Ana aldizkaria salgai dago

Santa Ana aldizkaria kalean da! Ordiziako albisteak jasotzen dituen aldizkaria dagoeneko erosi daiteke, 7 euroan, Larratxan, D'elikatuzen, Goiagin eta liburudendan.

Osoko bilkura, ostegunean

Datorren ostegunean, uztailak 21, Osoko Bilkura egingo da 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan. 

Hemen duzue gai ordena: 

1.2022ko ekainaren 30ean. udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea.

2.- Ordiziako Udalaren Erregelamendu Organikoaren aldaketa.

3.- Gazteentzako etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko ordenantza.

4.- Ordiziako Udaleko Musika Eskola zerbitzua arautzeko Erregelamendua. 

5.- Ordiziako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantzaren aldaketa.

6.- Ordiziako Udaleko lan-postu zerrendaren eta plantillaren aldaketa.

7.- Herri Antzokia Erakunde autonomoa desegitearen hasierako onarpena.

8.- 2021 ekitaldiko Ordiziako Udaleko Kontu Orokorra behin betiko onartzea.

9.- Kreditu Gehigarrien proposamena (kredituen baliogabetze bajetatik).

10.- Kreditu gehigarrien proposamena (finantzaketa lotua duen diruzaintza gerakinaren bitartez).

11.- Ekaineko Alkatetzako dekretuen berri ematea.( zbkak:518/794 bitartekoak)

12.- Galde-erreguak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image