Image
Image

Landa zein Hiri Izaera Ondasun Higiezinen zergak 2023

Ekainaren 30a bitarte ordaindu ahalko dira borondatezko epean 2023ko ekitaldiko Landa zein Hiri izaera, eta Ondasun Higiezinen zergak. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira.

Hiri, Landa eta Ondasun Higiezinen zergak 2023

Ongietorria 2022an jaiotako ordiziarrei

Ordiziako Udalak aurten ere ongietorria emango die haur jaio-berriei. “Ekimen honekin jarraituko dugu beste urtebetez jarraian, izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu Ordiziako komunitatera batzen diren guztiei ongietorria ematea. 2022ean jaiotakoen txanda izango da eta haiei jarriko diegu Ordiziako festetako zapi urdina”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Beraz, hauxe da zabaldutako mezua:

Ordiziarra zara, atzerrian bizi zara eta 2022an jaiotako haurra duzu? Aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko zapi banaketa egingo dugu. Zure haurrarentzat zapia nahi baduzu, jarri harremanetan eta bidali informazio hau Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera: haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea. Modu horretan, zapi urdina bidaliko zaizue.

Ordizian bizi zaretenoi ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.

Kerik gabeko gune proposatu da Plaza Nagusia

Minbiziaren aurkako elkartearekin “Kerik gabeko espazioak” izena duen egitasmoa jarri du martxan Ordiziako Udalak. Hala, hainbat egunetan elkarteko profesionalak Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetara joan dira ikasleekin tabakoa eta kanabisaren prebentzioa lantzera. Saioetan ikasleei galdetu zaie ea herriko zein espazio publikotan nahiko luketen jendeak ez erretzea, eta ea zein mezu edo eslogan jarriko lituzketen espazio horietan.

Inkesta zabala egin da herritarrentzat irekia, eta 463 pertsonek eman dute haien iritzia. Bozkatuena Plaza Nagusia (151) izan da eta Haurtzaindegiaren inguruarekin nahiko pareko ibili da (122). Hala, gaur goizean, herriko hainbat gunetan kartelak kokatu dituzte mezu deigarriekin, besteak beste, ‘Ordizia bizi herria, erretzea kaltegarria’. Hala, gaurtik aurrera Plaza Nagusia ‘kerik gabeko gune’ bezala proposatuko da, eskatuz gune horretan ez erretzea.

Etorkizun hurbilean Plazan kerik gabeko gunea dela adierazten duen elementuren bat jartzea ere aurreikusten da.

Euskal Herriko artisau garagardo azoka, larunbatean

Larunbat honetan, ekainaren 3an, 11:00-14:30 eta 17:00-00:00 Euskal Herriko artisau garagardo azoka ospatuko dugu Plaza Nagusian. 

2015. urtean antolatu genuen lehenengo aldiz Euskal Herrian ekoitzitako garagardoak eskainiko eta plazaratuko zituen AZOKA. Horretarako Ordiziako plaza baino erakusleku hoberik topatzea zaila. Aurtengoa 6. Edizioa izango da eta Euskal Herriko garagardozaleen erreferente bilakatu dela esan genezake. Azoka honen helburua Euskal Herriko garagardoak ezagutaraztea eta bertako garagardo ekoizleen topaleku izatea da. Nola ez, Emaneurre Taldearen helburuekin bat, herri giroa bultzatu eta kultura egitarauari ekarpena egitea da.

Aurtengoan, aurreko urtetan bezelaxe, garagardo ekoizleek zuzenean eskeiniko dute eurek ekoitzitako garagardoa, salmenta zuzena izango da. Garagardoa iturritik, edo etxera eramateko boteilan eskuratzeko aukera izango da. Antolakuntzak edalontziak salduko ditu eta kopak ere bai aukeran. Epaimahaiak berriz Euskal Herriko garagardorik onena aukeratuko du. Berrikuntza bezela, azpeitian ekoitzitako lupulua erosteko aukera izango da, Pepos Hops etxekoa, etxean garagardoa egin nahi dutenentzat. Jatekoa ere ez da faltako, Lazkaoko taloak eta burduntzian erretako txerria jateko aukera izango da. Guztia girotzeko, musika zuzenean izango dugu, Revolutionary Brohers, Eira eta King Konsul. Bezperan berriz garagardo dastaketa izango dugu Ordizia Hotelean Yann Boixen eskutik.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi diegu azoka hau antolatzen lagundu diguten guztiei, elkarte, erakunde, bolondres modura lanean arituko direnei eta nola ez Euskal Herriko garagardo ekoizleei. On in dizuela janak eta kalterik ez edanak! Emaneurre!

TXAPELKETA

Garagardo ekoizle bakoitzak garagardo bat aurkeztuko du txapelketara, nahi duen kolore eta estilokoa. Txapelketa ez da estiloka sailkatuko. Epaimahaiak ondorengo irizpideak hartuko ditu kontutan aurketutako garagardoak epaitzeko:

1 – IKUSMENA: Garagardoaren kolorea uniformetasuna. Aparrak argia eta konstantea izan behar du. Garagardo hauek burbuila gehiegi ez dute izaten gasik ez zaielako injektatzen. Baita ere garagardo hauetan posoak aurki ditzakegu, filtraziorik gabekoak direlako, modu naturalean ekoitziak.

2 – USAIMENA: Pausu honetan osagaien usainak hartuko ditugu kontuan (belarrak, maltak, zerealak, espezieak, etab.) eta alkoholaren intentsitate aromatikoa ere. Ez hori bakarrik, sentsazio eta oroitzapen ezberdinak burura ekarri ditzakete usai horiek. Pausu hau ongi egin ezkero garagardo hau ondo ezagutzen lagunduko digu.

3 – DASTAMENA: Zapore ezberdinak hartuko ditugu esate baterako malta, alkohol kopurua, espezieak, fruituak, ... Hemen 2 une bereizi daitezke; lehena katazioarena, ahoan uzten duen “hondar-sentimendua”; eta bigarrena; ahoan uzten duen oroitzapena (hau luzaroan utzi dezakete).

EPAIMAHAIA:
Josema Azpeitia: Kritiko gastronomikoa, Basque Culinary Centerreko irakasle ohia.
Yann Boix: Garagardo egilea eta garagardo sommelierra.
Julian Limon Perez: Garagardozalea, garagardo artisaugintzan aditua.
Diego Bravo Gonzalez: Garagardozale, garagardo artisaugintzan aditua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image