Image
Image

Aniztasun Kulturalaren aldeko adierazpen instituzionala

Ordiziako Udalak otsailaren 22an izandako Osoko Bilkuran aho batez onartu du Aniztasun kulturalaren aldeko adierazpen instituzionala. 

Hemen duzue ikusgai:

Aniztasun kulturalaren aldeko adierazpen instituzionala

Otsaileko osoko bilkura, ostegunean

Ostegun honetan, 18:00etan, Udaletxeko batzar aretoan egingo da otsaileko Osoko Bilkura. 

Hemen gai ordena: 

Otsaileko osoko bilkura

Joseba Ona eta Joxean Rojo irabazle Argi Berri mus txapelketa azkarrean

Argi Berri elkarteak antolatutako 44. mus txapelketa azkarra arrakastatsua izan da aurten ere, 120 bikoteren partaidetzarekin. Azkenean, Joseba Ona eta Joxean Rojok osatutako bikoteak irabazi dute 2.000 euroko saria eta txapelak. Zorionak!

Filipinak kaleko babes ofizialeko azken 3 etxebizitza salgai daude

ORDIZIA LANTZEN S.A., Ordiziako Udalaren sozietateak, Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko azken 3 etxebizitzak esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak Udal Arreta bulegoan egin behar dira otsailaren 17rako, hau barne, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8:30-13:30, eta hortik aurrera 20:00ak arte udaltzaingoaren bulegoan.

Pertsona fisikoen edo elkarbizitza unitateen betekizunak.

1.- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

2.- Bizilekua: azkeneko urtean (2021ko urriaren 22a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte.

3.- Diru-sarrerak: 2021ko urtean, 12.000.-€ eta 39.000.-€ arteko diru-sarrera haztatuak, unitate bakoitzeko (Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren Agindua, 2011ko irailaren 14koa (EHAA 187, 2011ko irailak 30) eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak aldatutakoak. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoen betekizuna bete behar.

4.- Etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean nahiz gozamen-eskubidean.

5.- Esleituko diren etxebizitzak eta salneurriak:

Lotea

Etxebizitza

Garajea

Trastelekua

      Helbidea

Behin betiko kalifikazioa

  Prezioa (BEZ gabe) / Precio (sin IVA)

   1

    beh. A

     20

       16

 Filipinak Kalea 42

EB3-0920/09-LE 000 LOTE 31

                    139.186,74€

  

       1.E

    13

         4

 Filipinak Kalea 38

EB3-0147/11- LE 000 LOTE 5

                    166.836,71€

   4

       2.A

     14

          5

 Filipinak Kalea 38

EB3-0147/11- LE 000 LOTE 6

                    166.376,41€

Planoak

Eskaera orria

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image