Image
Image

Zabaldu da Barrenako parkeko jolas eremu berria

Barrenako parkearen estalkia eta barruko jolas berriak hornitzeko lanak amaitu dira, eta beraz, dagoeneko erabilgarri dago espazio berri hau.

“Atzerapen batzuk izan dira aurreikusitako epeak betetzeko, izan ere, behar zen materiala ekartzerako orduan atzerapenak egon dira. Horregatik barkamena eskatzen dugu, baina hala ere, gaurkoa egun handia dugu parke berriaren eremua zabaldu dugulako eta herritarrek gozatu dezaketelako”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Estalpearen lanak Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egin ditu eta aurrekontua 317.534,74 eurokoa izan da. Joko eremua, berriz, K1 Ekopaisaia SLL enpresak egin du eta inbertsioa 94.801,28 eurokoa da. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.36 puntua da hau.

Herritarren hitzarekin

Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak xehetasunak eman ditu obra berri honen inguruan: “Ordiziako parkeen inguruko lanketa egin zen prozesu parte hartzaile batekin, Ttipi Gara kooperatibaren bitartez eta horrela Ordiziako parkeen sarearen mapa bat egin zen, parke bakoitzaren ezaugarritzea egin zen. Ondorio garbi bat atera zen: Barrenako parke hau da Ordiziako parke zentrala, herri guztiarentzat funtzionatzen duena; eta badaudela beste parke batzuk auzoko izaera gehiago dutenak edo erabilera espezifikoagoa dutenak direnak. Horregatik erabaki genuen eremu hau berritzea, eta ikusten duzuen moduan, dagoeneko herriko haurrak eremuaz gozatzen ari dira”.

Lehen parke estalia da Barrenakoa. “Baditugu beste eremu batzuk, baino parkerik ez geneukan orain arte estalpearekin. 0-6 tarteko haurrentzat bideratuta dagoen espazio da”, nabarmendu du. “Dagoeneko lanean ari gara parke honen kanpoko aldean jarriko dugun elementu handia jartzeko, honekin osatuko dugu eremu osoa, eremu oso berria”. Horrez gain, parkeak berritzen jarraituko dugu, eta horren adibide da orain gutxi Elefante parkean jarri den elementu berria ere.

Diru-sarreren araberako hobari taula izango dute udal tasek

Ordiziako Udalak, urriaren 10an, onartu ditu 2024 ekitaldiko ordenantza fiskalak, EH Bildu eta EAJren aldeko bozkekin, Elkarrekin Podemosen abstentzio eta kontrako bozkarekin, eta PSOE-EEren kontrako bozkarekin. %5eko igoera orokorra izango da, eta hondakinetan %8koa. Honako bilakaera izan dute azken urteetan ordenantza fiskalek Ordizian: 2020an %0,7 igo ziren, hondakinen salbuespenarekin (%5 igo ziren); 2021ean izoztu egin ziren, iaz %1,5eko igoera izan zuten eta iazko urtean izoztu egin ziren, hondakinen salbuespenarekin (%5 igo ziren).

Hau da, epe horretan %3,1eko bilakaera izan dute. KPIaren igoera, berriz, 2019ko uztailetik aurtengo uztailera %16koa izan da. Gainera, Eustateko datu sozioekonomikoek agerian uzten dute Ordiziako errealitatea Goierriko herri handienekin alderatuta bi muturrak ikus daitezke herrian: gehien eta gutxien dutenak. “Ordizia justu bat lortzeko lanean jarraitzen dugu eta horregatik planteatzen dugu hobari sistema jasotzen duen taula berria, non bakoitzaren diru sarreren arabera hobari bat edo beste aplikatuko den”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Ekonomikoki erreparatuz, hondakinetan, etxebizitza eta jarduera gabeko lokaletan, euro bat igoko da hilabetero kuota (hobariak aplikatu gabe); ibilgailuen kasuan potentzia eta ibilgailu motaren araberakoa izango da (adibidez, bi euro baino gutxiagoko igoera potentzia baxuen duten ibilgailuetan);  eta Ondasun Higiezinei dagokionean, urtean 5 eurotik 35 eurorako igoera izango dute, etxebizitzaren katastro balioaren arabera.

Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea: “Ordenantza fiskaletan progresibitatea lortzea dugu helburu, diru-sarreren araberako ordainketak ahalbidetuz. Gaur gaurkoz hori hobari sistema baten bidez burutu dezakegu soilik,  zuzenean norberaren errentaren araberako zerga eta tasak jartzea ez dutelako ahalbidetzen indarrean dauden foru-arauek”. Horregatik, udal tasa eta prezio publikoetan diru-sarreren arabera ordaintzea ahalbidetuko duen hobari tala berria osatu da, non oinarri lanbide arteko gutxieneko soldata hartuz (%10eko igoerarekin), eta bizikidetza unitateko kideen arabera oinarri hori handituz.

Alkateak aipatu duenez, helburua “urtez urte diru-sarreren araberako ordainketa progresiboa hobetzea da, eta sistema hau bera Majori kiroldegian eta gainerako zerbitzuetan aplikatzen joatea”.

 

TASA PUBLIKOETAN HOBARIAK DIRU-SARREREN ARABERA

BONIFICACIONES EN LAS TASAS PUBLICAS SEGUN INGRESOS

 
 

kategoria 1

kategoria 2

kategoria 3

kategoria 4

hobari gabe

sin bonificación

BIZIKIDETZA UNITATE KIDEAK

nº miembros unidad convivencial

90%

75%

50%

35%

0%

1

<16.632,00

16.632,01-18.900,00

18.900,01-22.680,00

22.680,01-27.972,00

>27.972,00

2

<21.772,80

21.772,81-24.645,60

24.645,61-29.635,20

29.635,21-36.439,20

>36.439,20

3

<23.436,00

23.436,01-27.064,80

27.064,81-32.508,00

32.508,01-41.277,60

>41.277,60

4 edo / o  +

<25.552,80

25.552,81-29.332,80

29.332,81-34.927,20

34.927,21-44.604,00

>44.604,00

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA FAMILIA UGARIEN HOBARIAK

BONIFICAIÓN A FAMILIAS NUMEROSAS EN EL IMPUESTO DE BIENES INMUEBLES

 
           
 

kategoria 1

kategoria 2

kategoria 3

kategoria 4

kategoria 5

 

0-25.552,80

25.552,811-29.332,80

29.332,91-34.927,20

34.927,21-44.604,00

44.604,01-60,000

Gehienez 3 seme-alabako familiak

% 90%

% 75%

% 50%

%35%

% 15%

 

Familias de hasta 3 hijos/as

4 seme-alabako familiak

% 90%

% 90%

% 75%

%50%

% 35%

 

Familias de 4 hijos/as

5 edo gehiago seme-alabako familiak

% 90%

% 90%

% 90%

%75%

50

 

Familias de 5 ó más hijos/as

                     

 

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN ZERGA FAMILIA UGARIEN HOBARIAK 

BONIFICACIONES VEHICULOS TRACCION MECANICA FAMILIAS NUMEROSAS

 
 

kategoria 1

kategoria 2

kategoria 3

kategoria 4

kategoria 5

 
 

0-25.552,80

25.552,811-29.332,80

29.332,91-34.927,20

34.927,21-44.604,00

44.604,01-60.000

 

Gehienez 3 seme-alabako familiak / Familias de hasta 3 hijos/as

% 60%

% 50%

% 40%

%30%

% 20%

 
 

4 seme-alabako edo gehiagoko familiak / Familias de 4 ó más hijos/as

% 80%

% 70%

% 60%

%50%

% 40%

 
 

Ibi iraunkor, garaje sarrera eta hilerriko kanonari dagozkien 2023ko ordainagiriak ordaintzeko epea zabalik

2023ko azaroaren 10a bitartean ordaindu ahalko dira borondatezko epea Ibi iraunkor, garaje sarrera eta hilerriko kanonari dagozkien 2023ko ordainagiriak. Ordainketak Ordiziako edozein kutxazainetan, bizum, zein Udaltzaingoan kokatutako Kiosko makinatik egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko azken egunean pasako dira.

Ikasgela, larunbat eta igandeetan zabalik

Barrenako liburutegiko ikasgela zerbitzua larunbat eta igandeetan ere irekiko da ikasturte osoan zehar. Urriak 7, larunbatetik aurrera, liburutegiko ikasgela zerbitzua emango da liburutegiko beheko gelan ondoko ordutegian.
Honako ordutegia du: larunbatetan 09:00-20:00, eta igandeetan 09:30-20:00

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image