Image
Image

Ekomodoko 20 koadernoren zozketa

Zozketa! Ekomodorekin elkarlanean tapoi bilketako tapoiekin egindako koaderno bat irabazi nahi duzu? Atera argazki bat Jabekuntza Eskolako Plazan dagoen aulki morean eta bidali argazkia eta izen-abizenak 688 75 26 47 zenbakira edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Guztira 20 koaderno zozketatuko ditugu. Zorte on!


[Kontsulta publikoa] Udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra

Kontsulta publikoa: Ordiziako Udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzeko ordenantzaren elaborazio prozesua hasi da. Ekarpenak, alegazioak edo iradokizunak abenduaren 1a bitarte egin daitezke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Hemen duzue informazio guztia: kontsulta publikoa: ordenantzaren elaborazio prozesua


Azaroko udalbatza ostegunean egingo da

Ostegunean 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan egingo da Udaleko batzar aretoan. 

GAI ORDENA

1.- 2022ko urriaren 27ko udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea

2.- 2022 ekitaldian enplegatu publikoen soldata igoera onartzeko proposamena (2022LBNO0021) 

3.- Ordiziako udalaren iruzurraren aurkako neurrien planaren aldaketa onartzea, Organoa eratzea eta kideen izendapena. (2022SORD008) 

4.- Kreditu gehigarrien aldaketa Proposamena (2022ICAD0006)

5.- Kreditu transferentzien aldaketa proposamena (2022ITRC0019) 

6.- ASOCIACIÓN SALVAMENTO MARÍTIMO HUMANITARIO-SMH erakundeari dirulaguntza Onartzea laguntza humanitario proiekturako

7.- Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Egunerako instituzio adierazpena.

8.- BIZITZA elkarteak aurkeztutako mozioa, Elkarrekin Podemos - Ordizia Orain alderdiak aurkeztutakoa, azken hilabetetan egon den hilkortasunaren gehikuntzari buruzkoa. 

9.- Onkologikoaren eta Osakidetzaren arteko lotura-hitzarmenari buruzko mozioak:  Elkarrekin Podemos - Ordizia Orain alderdiak aurkeztutako mozioa  EAJ/PNVk aurkeztutako mozioa

10.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Ordizian energia berriztagarria ekoiztera eta autokontsumoa sustatzera bideratutako udal-komunitate energetikoa sustatzeari buruzkoa.

11.- Kontu-hartzailearen 26, 27 eta 28 ingera txostenak eta hauei dagozkien ebazpenak ingeretan zehaztutako

12.- Urrian zehar egindako Alkatetzako dekretuen berri ematea. (B22/1207 zenbakitik B22/1331 zenbakietara)

13.- Galde-erreguak.

Herri bideen inbentarioaren zirriborroaren aurkezpena

Ordiziako Udalak Herri bideen inbentarioa osatu eta eguneratzeko prozesua jarri zuen martxan Sendo enpresaren bitartez. Apirilean prozesuaren aurkezpena eta nondik norakoen berri eman zen Pleno aretoan egindako saioan eta orain, lehen zirriborro horren aurkezpena egingo da, azaroaren 22an, 19:00etan Pleno aretoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image